2024-11-23
HomeEkintza SindikalaLAB: «Bide propioa garatu ahal izateko erreformek duten inposaketarako gaitasuna mugatu behar...

LAB: «Bide propioa garatu ahal izateko erreformek duten inposaketarako gaitasuna mugatu behar dugu»

LABen industria federaziotik negoziazio kolektiboaren erreformak euskal langileengan izango dituen eraginak eta sindikatuak euskal negoziazio kolektiborako marko propioaren alde egindako lana eta aurrera begirako iniziatibak aurkeztu ditu gaur Bilbon.

Prentsaurrekoaren edukiak
«Negoziazio kolektiboko erreformak negoziazio kolektiboa ulertzeko era erabat aldatu du. Euskal Herriko langileoi gure esparruan negoziatzeko eskubidea mugatzen digu, Madrilen erabakitzen dela zer negoziatu dezakegun hemen.

Erreforma eta gero ultraaktibitate printzipioa kenduta langileak behartu nahi dituzte eduki gabeko akordioak bilatzera estatuko Metaleko Hitzarmena edo Langileen Estatutuaren pean ez geratzeko. Hau da, mehatxuetan oinarritutako negoziaketa nahi du patronalak.

Hitzarmenean adostutakoa ez aplikatzeko aukerak ere biderkatu ditu, “descuelgue” prozesuetan behartutako arbitrajearen aldeko hautua eginez. Honela patronalak erabakitzen du noiz aplikatu eta noiz ez adostutako baldintzak

Patronalaren hautua eta CONFEBASKena ere erreforma azken muturreraino eramatea izan da. Erabaki honekin argi uzten du ez dagoela eredu propio baten pentsatzen, ez dagoela bide propio bat egiteko posizioa hartzen. Confebask Madrilen eroso dago, erreformek emandako unilateraltasuna nahi du. Unilateraltasun hau bermatzeko erabili nahi du hemengo negoziazio kolektiboa.

Confebaskek argi uzten du epe motzeko irabazietan pentsatzen dagoela. Berdin zaio eredu produktibo ezberdina edukitzea, berdin zaio ereduaren kontrako legea edukitzea, epe motzeko irabaziak nahi dituzte. Horregatik dituzte mahai sektorialak blokeatuta, horregatik daude geldi. LABen argi dugu soilik patronalaren erosotasun hori apurtuta desblokeatuko dela negoziazio kolektibo sektoriala.

Patronalak erabaki horrekin beraz eredu konfliktibo baten aldeko hautua egin du.

LABen bidea hasieratik negoziazio kolektiborako marko propio baten aldeko borroka izan da eta horretarako proposamen eta iniziatiba desberdinak hartu ditugu. Bere garaian negoziazio kolektiborako dugun eskubidea blindatzeko eta bereziki negoziazio sektoriala erreformetatik babesteko Akordio Interprofesionala adosteko prozesua martxan jarri genuen. Ez zen lortu patronalak unilateraltasunean sakontzeko erabili nahi zuelako eta negoziaketa behartutako arbitrajeari lotuz.

Aurreko astean eta norabide berdinean LABen iniziatibaz (ondoren CCOO ere gehitu zen) Metaleko EAEko akordio marko sektoriala eraikitzeko bilera egin zen, orain arte erabili ez den bitartekoa.

Negoziazio kolektiboaren egituraz hitz egiteko tresna juridikoa da, hemengo hitzarmenak babesteko tresna juridikoa da. Alde bietan borondatea badago hemengo negoziazio kolektiboa blindatzeko tresna juridikoa da.

− Estatuko hitzarmenen aurrean herrialdekoak babesteko bitartekoa da, horretarako oinarri juridiko nahikoa du. Estatuko negoziazioen aurrean babesteko AI edo AMS tresnak gaitasun juridiko nahiko dute (AI orokorra, AMSa sektoriala).
− Erreformak herrialdeko hitzarmenen aurretik jartzen ditu enpresatakoak, herrialdekoek duten gutxieneko izaera ahulduz. Sindikatu eta patronalak konpromiso argia hartzen badugu herrialdekoaren azpitik ezer ez negoziatzeko herrialdekoaren izaera orain arte bezala ulertuko genuke.
− Erreformaren beste ondorioak ultraktibitatea, deskuelgeak….. ez dira marko honetan erregulatzen. Sektore eta enpresetako hitzarmenetan ere negoziatuko ziren beraz ez dagokio mahai honi.

Patronalak mahaian hartutako jarrerak agerian uzten du erreformak azken muturreraino eraman nahi dituela. Patronalari ez zaio gustatzen AMS ez negoziaketa kolektibo sektorial osoa babestu nahi duelako, baizik eta erreforman sakontzeko nahi du AI.

Patronalari ez zaio gustatzen AMS sektoreko negoziaketak irekita egonda sektoretako konfliktibitatea ireki daitekeelako.

Patronalaren jarrerak agerian uzten du asmatu dugula, konfliktibitate sektoriala pizten bakarrik lortuko dugula negoziaketa eremua blindatzea eta mahai sektorialen blokeoa gainditzea.

LABek beraz ez du bide hau inondik inora itxitzat ematen, irailean konfrontazio sektoriala sustatzeko proposamen berriekin etorriko gara, eremu ezberdinetatik negoziazio kolektiborako dugun eskubidearen mesedetan.

Agintari politikoek erreformen bidez adierazi nahi dute enpresariei unilateraltasuna ematen ateratzen garela egoera ekonomiko hauetatik. Argi daukagu hau gezurra dela, are gehiago Euskal Herriko argazki ekonomikoak argi uzten du enplegua, lan harremanak eta lan eskubideak ez direla hazkundearen etsaiak, baina patronalaren nahi espekulatiboak bai apurtu dezakeela dana.

LABek erreforma zikloaren hasieratik bide propio bat egiteko hainbat proposamen egin ditu. Gaur eguneko egoera makroekonomikoak argi uzten du bide honetan pausuak ematea urgentea dela. Egoera txarrera doa, murrizketa berriek eta erreforma berriek arazoan sakonduko dute.

Bide propioa urgentea da eta bide propioa garatu ahal izateko erreformek duten inposaketarako gaitasuna mugatu behar dugu. Lan harremanak, enplegua, lan eskubideak eta eredu produktiboa dago jokoan.

Bide propio hori egin ahal izateko negoziazio kolektiborako dugun eskubidea oso garrantzitsua da. Euskal herria Lan eskubideak sortzeko konpetentzi barik egonda negoziazio kolektiboa da lan harreman eredu zehatz bat garatzeko tresna. Horregatik babestu behar da eta horregatik LABek eremu guztietan blindajearen aldeko proposamen ezberdinak egin ditu.

Baina negoziazio kolektiboaren bidez bide propio bat egin ahal izateko patronala asko mugitu beharko dugu. Erreforma zikloaz egiten dituzten balorazioek argi uzten dute konfrontazio iraunkor batek bakarrik mugituko duela. Konfrontazio iraunkorra da patronalak langileei utzi dien aukera bakarra.

Euskal herriko langileok beraien eskubideak babesteko alternatiba bat behar dugu, inposaketa mugatzen duen alternatiba, eskubideak eta enplegua babesten duen alternatiba, eredu produktiboa kontutan hartzen duen alternatiba. Alternatiba hau borrokatu behar dugu, borrokatu Goen bidez, borrokatu mobilizazio sektorialen bidez. Borroka iraunkorrak bakarrik aldatuko ditu patronal honen jarrerak.

Alternatiba honen mesedetan LABek azken aldian hainbat proposamen egin ditugu, azkena AMSena. Azaldutako posiziotik egiten dugu pasadan asteko mahaiaren inguruko hausnarketa:

-Positiboa ikusten dugu 4 sindikatuak agertzea. LABek argazki berri honetatik konklusio batera heltzen da. Hemengo sindikatu eta langileak ez dira 2013ko uztailaren 9an kokatu. Ultraktibitatea 8an jausten da, kurtso oso bat dugu borrokatzeko. Blindajeari ez diogu uko egiten.

Patronalaren jarrera negatiboa da. Oso negatiboa:
• Gezurra da legez kanpoko eskaerarik egiten ditugunik, bien arteko adostasuna badago ultraaktibitatea adostu daiteke. Bien arteko adostasuna badago descuelgetarako alboratu daiteke behartutako arbitrajea. Baina horretarako borondatea egon behar da.
• Gezurra da negoziazio kolektibo osoa babestu nahi duenik AI baten bidez. AI erabili nahi dute lan harremanak desarautzeko, erreformek emandako unilateraltasunean sakontzeko. Bestela bai AMSean zein AI baten bidez eremua babesteko adostasuna egongo zen, ultraaktibitatea eta descuelgeena herrialdeko mahaietako negoziazioetara eramanez. Baina ez dute hori egiten ari, bata bestearen truke nahi dute. Zertarako blindatu enpresariei unilateraltasuna ematen dien negoziazio kolektiboa?
• Baina positiboa behintzat blindajearen ariketaren bidez agerian gerazten dela zein den patronalaren benetako posizioa.

-Irailari begira pausu berriak proposatuko diegu langileei, batasun sindikala bidailagun, eremu ezberdinetatik beharrezkoa den konfrontazioa iraunkorra pizteko, patronalaren posizioa ahultzeko, alternatiba garatzen joateko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.