2025-04-11
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaBizkaiko Foru Aldundiko langileak azken murrizketen kontra mobilizatu dira

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak azken murrizketen kontra mobilizatu dira

Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileak kontzentrazioa egingo dute Foru Jauregiaren aurrean 20/2012 Errege Dekretu- legean onartu diren neurrien kontra  LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek deituta. 
Bizkaiko Foru Aldundiko langileek PPren gobernuak bai zerbitzu publikoen kontra, bai sektore publikoko langileen kontra bai eta gizarte osoaren kontra (besteak beste: BEZaren igoera, langabeziagatiko prestazioen jaitsiera eta dependentziagatiko laguntzen murrizketak) neurri larriak hartu berri dituela salatu dute.

Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok langile publikoen kontrako neurriak ez dituela aplikatuko esan duen arren, premiazkoa ikusten dute herritar guztien kaltetan onartu diren neurriak salatzea.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...