2024-07-04
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaTelelaguntza zerbitzuan Jaurlaritzak eginiko kudeaketak langile eta erabiltzaileak kaltetzen ditu

Telelaguntza zerbitzuan Jaurlaritzak eginiko kudeaketak langile eta erabiltzaileak kaltetzen ditu

Telelaguntza zerbitzuan Gasteizko Gobernuak eginiko kudeaketak langileak nahiz erabiltzaileak kaltetzen dituela salatzeko protesta egin zuen atzo LAB sindikatuak Bilbon, OSATEKen egoitza aurrean. 2011.urtean Lopezen Gobernuak zerbitzu honen titulartasuna bereganatu zuenetik, hasierako ustezko Gobernuaren apustuaren eta ondoren, zerbitzua azpikontratatuz egindako kudeaketaren artean kontraesanak besterik ez daitezke aurkitu.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Amurrio Ferrocarril y Equipos-en ez dugu kaleratzerik onartzen

Ekainaren 5ean, 57 urteko langile bat kaleratu zuten Amurrio Ferrocarril y Equipos-en. Enpresa Batzordetik kaleratzea publikoki salatu nahi dugu eta baita aurretik gertaturiko egoera ere, erabat hausten baitituzte batzordearen eta enpresaren arteko harremanean ulertzen diren protokoloak.

Nafarroako Garbiketa sektoreko hitzarmenaren aurreakordioa sinatu dugu, bizitzaren kostuaren gaineko soldata igoerak jasotzen dituena

LAB eta CCOO sindikatuok –ordezkaritzaren %60 baino gehiago osatzen baitugu– Nafarroako Garbiketako hitzarmena berritzeko aurreakordioa sinatu dugu sektoreko patronalekin. LABen hitzarmen hori sinatuko dugu, azken 11 urteetako dinamika atzerakoiari buelta ematea lortu delako: hitzarmen berriak soldaten igoeretarako KPIaren erreferentzia berreskuratzen du (gehi puntu bateko diferentziala), urteko lanaldian orduen jaitsiera barne hartzen du, eta lanaldiak luzatzeko irizpide argi eta objektibo bat ezartzen du.

Deskarbonizazioa enplegua suntsitzeko aitzakia gisa erabiltzen ari den honetan, benetako trantsizio ekosozialaren alde egiten dugu

Greba mugagabean hainbat egun daramaten Cementos Rezolako langileen mobilizazioetan parte hartu du sindikatuko koordinatzaile orokor Garbiñe Aranburuk, eta azpimarratu du industriaren birmoldaketak langileen parte-hartzea izan behar duela oinarri. Bihar, osteguna, Cementos Rezolaren Arrigorriagako lantegira eramango dute protesta Añorgako langileek.