2024-11-23
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaDebaldeko Bizikleta Martxaren egitaraua

Debaldeko Bizikleta Martxaren egitaraua

1.- DEBABARRENEKO ZUTABEA
Mutrikun hasi eta Eibarren bukatu.

10.00. Mutrikutik irteera. Hasieran martxaren zergatia azalduko da. bereziki Mutrikun, Metec-Motric lantokiaren gaia salatuko dugu, guraize fabrika bezala ezagunagoa zena. 1948tik 2010 egin zuten lan mutrikuarrek eta inguruko herritarrek aipaturiko lantokian baina 2010 bukaeran ateak itxi zituen eta 80 langile kale gorrian geratu ziren.

10.00 -10:30 Mutriku- Deba. Turismoari zuzenduta eskuorri berezitu bat banatuko da.

11.00 – 11:30 Deba- Mendaro. Ospitalean eskuorriak banatuko ditugu, zerbitzu publikoen aurkako erasoaldia salatu eta sektore publikoaren aldeko hautua egiten dugula berresteko. Ordu erdiko egonaldia, 12.00ak arte.

12.00- 12:30 Mendaro- Elgoibar. Bankaren jarrera eta krisi honen sorreran eta ondorengo kudeaketan izaten ari den esku sartzea salatuko dugu. Merkatu eguna denez martxako eskuorri orokorra banatuko dugu. Elgoibartik irteera 16.30ean.

16:30- 17.00 Elgoibar- Maltzaga. Maltzagan bi zutabeak bat egin eta Eibarreraino elkarrekin joango gara.

17- 17:45 Maltzaga- Eibar. Manifestazioa 18:30etan. Eibarren arazo eta egoera orokorraz gain Alfako arazoarekin lotura egingo da eta bertako langileek hartuko dute protagonismoa. Egoera orokorra salatzeaz gain alternatiba badagoela aldarrikatuko da.


2.- DEBAGOIENEKO ZUTABEA
Eskoriatzan hasi eta Eibarren bukatu

10.00. Irteera Eskoriatzako plazatik. Hasierako mezua. Martxaren kokapena eta herriko egoeraren berri emango dugu, bereziki egoera zailean dagoen TESA enpresa aipatuko dugu.

10:00 – 10:20 Eskoriatza- Aretxabaleta. Basabe poligonotik pasa eta Arizmendi ikastetxetik ere, hezkuntzan inposatzen ari diren murrizketak salatuz.

10:45 – 11.00 Aretxabaleta- Arrasate. Eskualde mailan lau urtean eman den enplegu galera salatuko dugu. Alternatibaren beharra azpimarratu eta eredu sozioekonomiko desberdina aldarrikatu. 11:30etan irteera Arrasatetik.
Arrasateko Ospitalean esku orriak banatuko ditugu zerbitzu publikoak doakoak eta unibertsalak aldarrikatzen.

11:30 – 12.00 Arrasate – Elorregi. Elorregin nekazaritzako irakurketa egingo dugu. Lehen sektoreak bizi duen egoera larria ere azpimarratu nahi dugu.

12.00 – 12:30 Elorregi – Bergara. Irala kalean. Merkataritzaren gaia jorratuko dugu. Azken urtetan komertzio txikiaren berakada izugarria ematen ari da, hohen aldeko hautua egin beharrean gaude eta gure kontsumo ohiturak aldatzen hasi.

13.00- 13:45 Bergara- Soraluze. Soraluzeko langabezi tasa bailarako altuena da, Gipuzkoako bigarrena. Hori salatuko dugu.

16:30- 17.00 Soraluze- Maltzaga. Maltzagan bi zutabeak bat egin eta Eibarreraino elkarrekin joango gara. Maltzaga Monzonen erreferentzia historikoari erreparatuz beti izan da abertzaleentzat batasunaren ikur. Abertzaleak gara eta ezkerrekoak, horregatik goaz Eibarrera. Gainera bidai honetan aliantza estrategikoak bilatu eta lortu behar ditugu sindikatu abertzaleekin eta baita beste eragile sozial eta politikoekin, izan ere, alternatiba berri bat eraiki beharra dugu, burujabetza politikoa eta soziala abiapuntua izango duena. Euskal Herria independientea eta sozialista ekarriko duena.

17.00- 17:45 Maltzaga- Eibar. Helmuga

3.- EIBARREN MANIFESTAZIOA. Arratsaldeko 18:30etan Untzaga plazan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.