LAB sindikatuaren lehen presazko balorazioa Rajoyren gobernuak aurkeztutako murrizketa multzo berriaren inguruan.
Espainiako estatuak Europako langabezia tasarik altuena duen testuinguruan, Espainiako gobernuaren buruak lobby finantzieroarekiko otzan, inposizio berriak azaldu dizkigu.
Rajoy gezurtatuz, espainiar bankuaren rekapitalizazio zuzenaren ondorioek, biztanleriaren gehiengoarentzat eskubide sozial eta laboralen galerak dakartzaten neurriak, eta gehiago ezin duten ekonomia familiarren itotze larria dakarte.
Neurriak ez dira erreforma bat gehiago, baizik eta eskubide sozial eta laboralak deuseztatuko dituen erreforma estrukturala. “Autogobernuaren” eta autonomia estatu ereduaren heriotza egiaztatzen dute. Horregatik, egoera honen konponbideak sakoneko neurriak eskatzen ditu, gure politika publikoak eta gure erabaki ahalmena defendatzeko.
Hori dela eta, LAB sindikatua berriro ere kalera aterako da, gutxiengo enpresarial eta finantziero baten eskutik doan politikaren diktadura ekonomikoari gure arbuioa adierazteko, Euskal Herria hondamendira darama bertako langile klasea bizi baldintza miserablera zigortuz. Beharrezkoa da sustraitik aldatzea politika publikoak eta geure erabakiak hartzea, Euskal Herriaren burujabetza inoiz baino beharrezkoagoa baita.