2024-11-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLangile bat hil da eta beste 11 zauritu Zumaiako Artadi enpresan izandako...

Langile bat hil da eta beste 11 zauritu Zumaiako Artadi enpresan izandako lan istripuan

Gaur asteazkena, uztailak 4, lan istripuz hildako langile baten heriotza salatu behar dugu. 27 urteko langilea hil da Zumaian (Gipuzkoa), ogia egiten dute Artadi enpresan izandako lan istripuan. Langilea fermentazio kubeta batetik erorita hil da eta bera artatzera joan diren, 11 langile zauritu dira metano gasa arnastuta.

 LABek dei egiten du Artadiko enpresa komiteak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko
► Urkabe enpresako langileek ere ordubeteko lanuztea egingo dute 12etatik 13etara


LAB sindikatutik lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diegu hildako langile gaztearen sendiari eta gertukoei, baita zauritutako lankide, lagun eta gertuko guztiei ere.

Modu berean gogor salatu nahi dugu gaurko heriotz honekin, Euskal Herrian 2012 hasieratik gaur arte gutxienez 27 langile hil direla.

Hau guztia dela eta, LAB sindikatutik mobilizatzera dei egiten dugu, guztion artean (langileok eta jendarteak orohar) sarraski hau amai dadin.

Ondorengo orduetan erantzun zabal eta anitza artikulatzen saiatuko gara, jendarte zein enpresa eremu ezberdinetan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.