LABek Euskal Herrian enpresa publiko bat sortzea proposatzen du Eusko Tren, ETS eta Metro Bilbaorekin batera.
Estatu espainoleko azken hogeita hamar urtetan burdinbideko sektoreak balantzaka egin duen ibilbidearen ondoren, badirudi bere amaieran sartu dela . Eta ez bere helburua argi ez zutelako, baizik eta inoiz ez dutelako jakin nahi izan nola egin, eta orain krisi aitzakiaz edozein eratan egiteko prest baitaude. Ala inork uste ahal zuen ausartuko ez zirenik?
Sektorea pribatizatzea bere jomuga izan da beti, hots, zerbitzu publikoa etekin pribatuak bihurtzea, eta funtzionatzen ez denean , galera pribatuak zor publiko bilakatzea. Sektore ekonomiko guztietan ikusi dugunez eta gaur egun ikusten ari garen moduan. Hego Euskal Herriko langileok, aldiz, bitartean gure zergekin kupoaren bitartez inbertsioetan azken lekuetan ,bai azpiegituretan, bai baliabide materialetan mantendu gaituen trenbideko arloko antolakuntza bat finantzatu dugu. Hau gertatzen zen bitartean , Euskal Herriko langileok beraien “abiadura handiko “ egitasmoak sustatu ditugu EAEko eta NFE ko aurrekontuen bidez, osasungintza, hezkuntza,zerbitzu sozialak, eta abar…finantziaziorik gabe utziz.
Beste aldetik, gobernu espainoletik merkatu finantziero eta kapitala atsegin izateko hartzen ari diren neurri liberatzaile eta pribatizatzaileak , lan eskubide eta sozial eskubide murrizketarekin batera ( kaleratze errazten eta lan malgutasuna handitzen duen lan erreforma, soldataren%5eko murrizketa langile publikoei, lanaldia handitzea, erretiro saria izoztea eta atzeratzea,gastu sozial eta publikoaren murrizketa,negoziazio kolektiboaren erreforma…..) bere eragina izaten ari da trenbideko garraio publikoan lan egiten duten langileongan. Hartzen ari diren erabaki hauek bai Gobernu zentraletik, bai Eusko Jaurlaritzatik, zein Nafarroako gobernutik , bere isla izaten ari dira trenbideko langileen lan baldintzetan: kaleratzeak,behin behineko langileak ez berritzea, lan taldeak ez berritzea RENFE kasu, soldaten murrizketak, lan zamak handitzeak (tren lineak eta maiztasunak handituz),atsedenaldiak txikitzea, orduen malgutasuna handitzea, zerbitzu laguntzaileak kanpora ateratzea,lan-itunak ez betetzea, azpiegituren mantentze lanak murriztea..eta abar.
Baina horiek ez dira euskal langileen helburuak ,eta beraz, ezta LABekoak ere.Defenditu dugu , eta jarraituko dugu defendatzen ,Euskal Sektore Publiko sendoa, gizartetik gertua eta benetako zerbitzua eskaintzen duena.
Administrazio zentralaren esku dauden trenbideko enpresak: FEVE, Renfe-jardulea, eta ADIF, Euskal Herriko administrazio publikoei transferitzea eskatzen dugu, trenbideko euskal enpresekin batera: Eusko tren, ETS, Bilbo Metro. Benetako erabakitze ahalmenarekin duen Euskal Herri osorako burdinbideko enpresa publiko bat sortzeko, eta jarri dezala oinarrizko zerbitzu publiko hau herritar gehienen mesedetara gutxi batzuen interes ekonomikoen gainetik.
Exijitzen diegu bai Barcina andreari, zein López jaunari eska diezaiotela irmo eta argiki Raxoi jaunari bete dezala eskaera hau. Bera, eta beraren botere finantzieroen morroiak diren ministroen gaitasun ezak, gaur egun eskaintzen den zerbitzu kaxkarra bai antolakuntza mailan bai maila ekonomikoan areagotu baino lehen.
Eta ez diezagutela esan bidezkoa ez denik. Bere garaian, FEVEren banaketa posible izan zen, eta horrek berezko erkidegoari zerbitzua eman dioten trenbideko autonomikoak sortzea ahalbideratu zuen.Orain posible eta desiragarria bezala, FEVE, ADIFen eta Renfe- jardulean desegitea nahi dute, oinarri legal eta helburu guzti ezberdinarekin. Agerian dena ezkutatu nahirik. Kudeaketa hobea, zerbitzu hobea,gertutasunetik, berezko gizarte barrutik,ez urruntasunetik eta ez berarentzako euskal gizartea duen inportantzia eskasagatik.. Beraien hondamendira eraman baino lehen.
Halaber, Madrilen Fomentoarekin trenbideko pribatizazio eta liberalizazio hau negoziatzen ari diren sindikatuei gardetasuna eta informazioa exijitzen dizkiegu. Langileak kontsulta ditzatela, eta erabakiak hartzeko tenorean, Euskal Herrian lan egiten dugun langileon sentsibilitate ezberdinak eta iritziak kontuan har ditzatela.
Zerbitzuen eskaintzari dagokionez ,garraio publikoen kudeaketa pribatua eraginkorragoa dela dioen diskurtso publikotik ihes egin behar dugu, kontrakoa baizik, garraioaren azpiegiturak ezin direla era masibo batean pribatizatu. Adibide arestikoena Bretainia Handikoa da. Bertan trenbideko eta aireportuen erabilera kolektiboko garraioek ez dute eraginkortasunez, segurtasunez eta bermez funtzionatzen. Ezin dira eskaintza-eskaera legearen arabera antolatu. Zerbitzu publikoen pribatizazioak zerbitzuen kalitatea eta segurtasuna okertzera eramaten ditu, eta ez dizkie kalitateko zerbitzuak bermatzen erabiltzaileei.
LABetik hor jarraituko dugu. Kalitateko eta eraginkorra izan behar den euskal trenbideko sektore publikoaren aldeko defentsan.Gainontzeko garraio mota des-berdinentzako oinarrizko abiapuntua izango dena. Erabiltzaileak kontuan hartu eta trenbideko publikoaren langileen lan baldintzak eta eskubideak errespetatuko dituen eredua.
Hemen lan eta bizi
berton erabaki.