2024-10-19

Lizarrako langile baten heriotzak 48ra igo du Euskal Herrian aurten hildako langileen kopurua

Gaur goizeko 10:45ak aldera leherketa handi bat izan da Lizarrako ardogintza sektoreko Agralco S. Coop enpresan. Horren ondorioz, Villatuertako Lamaison enpresako 56 urteko langile bat hil da, mantentze-lan industrialetan aritzen zena. Bertze heriotza honekin, gutxienez 15 langile hil dira aurten Nafarroa Garaian. LAB sindikatuak salatu nahi du foru erkidegoa Espainiako Estatuaren buruan dagoela lan istripuei dagokienez, eta exijitzen du Nafarroako Gobernuak lehenbailehen bere gain har ditzala lan ikuskaritzaren eskumenak eta beharrezko baliabideak jar ditzala enpresarien gaineko kontrola sakona eta eraginkorra izan dadin.

[IRITZIA]: Pobreak ez dira, aberatsak baizik

Jaime Iribarren Ekintza Sozialeko Nafarroako arduradunak iritzi-artikulua idatzi du, pobreziaz, pobretzeaz... eta aberatsez.

UDALHITZeko negoziazioetan parte hartuko dugu, baina irmotasunez jokatuko dugu jarrera aldaketarik ez badago

Gaur, hilak 17, aspaldiko partez, EUDELek udal administrazioan ordezkaritza dugun sindikatu guztiak deitu gaitu, banan banan, UDALHITZeko mahaia irekitzeko asmoa ofizialki adierazteko.LABek udal administraziorako...

Pintaketa faxistek gure jarrera antirrazista berretsi baino ez dute egiten

IRSE elkarteak kudeatzen duen Aiako Iturriotz-Azpi nerabeentzako egoitza-baliabidetik gertu kutsu faxista eta arrazista duten pintaketak agertu dira. Baliabide horren erabiltzaileen aurka “Etorkinak kanpora!” eta antzeko mezuak dituzten pintaketak egin dituzte. LAB IRSEtik gure kezka adierazi nahi dugu.
48
2024an hildako langileak
59
2023an hildako langileak