2025-03-30
HomeZerbitzu PribatuakArrantza45 urteko tostarteko batek bizia galdu du lanean zegoenean itsasontziak hondoa jota

45 urteko tostarteko batek bizia galdu du lanean zegoenean itsasontziak hondoa jota

Hilaren 27an, Barrikako uretan “Itsaso Berria” arrantza ontziko I.I. 45 urteko tostarteko bat hil zen lanean zegoenean bere itsasontziak hondoa jo ondoren.Ostegunean, hilak 30, gehiengo sindikalak, elkarretaratzea egingo du goizeko 11:30etan Algortako portu zaharrean azken lan istripua hau salatzeko eta interes ekonomikoen gainetik tostartekoen segurtasuna bermatu dadila exijituz.

LAB sindikatuak lehenik eta behin beraien familia, lagun eta lankideei gure dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkie.

2014ean, Euskal Herrian dagoeneko 35 langile hil dira euren lanpostuetan edo horien ondorioz, 3 Araban, 17 Bizkaian, 7 Gipuzkoan eta 8 Nafarroan.

LAB betidanetik eskatzen ari da arrantza sektorearentzako lan baldintza duinak behar direla. Hau da, interes ekonomikoen gainetik tostartekoen segurtasuna bermatu behar dela eta adibidez, eguraldi txarrarekin ez itsasoratzea edo tokatzen zaizkien atsedenak bete ditzatela bai itsasoan baita lehorrean ere.

Tostartekoak zergatik behartuak aurkitzen dira eguraldi txarrarekin itsasoratzea eta baldintza horietan itsasoan daudean lana egitera? Aski da!

LABetik bai armadore elkarteari, baxurako kofradiei, EAEko Arrantza Sailari, Espainako zein Frantziako gobernuei zera exijitzen diegu: arrantza arduratsu eta iraunkorraren alde egin dezatela, tostartekoen baldintzak hobetzeko, belaunaldi aldaketarako eta gure flota bideragarria izateko apustua egin dezatela eta euren probetxurako arrantzale-langileon eskubideekin eta biziarekin ez jokatzeko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.