2024-12-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea Hiltzailea30 dira jadanik Euskal Herrian lan istripuan bizia galdu duten langileen kopurua

30 dira jadanik Euskal Herrian lan istripuan bizia galdu duten langileen kopurua

Elorrioko Metal Smelting empresan —lehen San Eloy Fundaciones zena— izandako laneko heriotz istripuaren aurrean gure solidaritate eta sostengu guztia adierazten diegu familia eta lagunei, baita enpresa honetako langileei ere. Honekin batera dei egiten diegu langileek deitutako mobilizazio guztietan parte hartzera.

Laneko heriotz istripu hau ekidin zitekeen dudarik gabe. Eszenatoki hau da, non langileen lan baldintzak prekarioak diren, soldatak behera doazen eta langileen segurtasuna eta osasuna ziurtatzeko enpresek egiten duten inbertsioa falta nabarmenak den, ondorio larri hauek ekarri dituena.

Ezin dugu ahaztu 2012an sartu zela Fundaciones San Eloy enpresa hartzekodunen konkurtsoan gestio txarraren ondorioz eta 2013ko uztailean honen likidazioaren ostean Metal Smelting enpresak erosi zuela. Enpresaren bideragarritasuna bilakatzen denean prioritate eta hau ekonomikoa eta enpresaren benefizioen arabera bakarrik neurtzen bada langileen eskubideak eta segurtasun eta osasun neurriak zein izango diren bermatu gabe; garrantzitsuena bada kostu minimo batekin aktibitate produktiboa martxan jartzea aldez aurretik enpresa honetako aktibitateen, automoziorako fundizioa, prebentziorako planifikaziorik egin gabe, ezin da esan honelako heriotz istripuak gerta ezin zirenik. Langileen artean dagon kaleratu izan edo lanpostua galtzeko beldurrak edozein motako salaketak egitea, kejak plazaratzea edo lanketa sindikala burutzea oztopatzen duenean, emaitza honako hau da.

Ardura guztiak argitu daitezela exijitzen du LABek eta arduradunei eskatzen diegu prebentziozko neurriak jar ditzatela martxan hau berriro ere gerta ez dadin. Horrez gain, gai honen inguruan eskumenak dituzten administrazio publikoei eskatzen diegu ezer egin gabe gera ez daitezen. Hare larriagoa dena, badirudi zeozertan ari direla baina ez dute deus ere egiten.

Ez da adierazpenak eta elkarrizketa sozialerako momentua, lan istripuak eta bestelako heriotzak ekiditeko neurriak hartzeko garaia da. Eta lan harremanetarako eredu estatal honetan enpresa eta makroan hartzen ari diren neurriak langileen eskubideen aurka doaz, eta lan baldintzei eragiten die zuzenean, honi gehitzen badiogu enpresetan dagoen prebentzio eza, istripu eta gaixotasunak gertatzen dira.

Horregatik, berriro ere prebentzio eredu aldaketaren beharra azpimarratzen dugu, lege berri batena, hemen egina eta honerako, langileen osasun eta bizi eskubidea bermatuko duena.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...