2024-12-22
HomeIndustriaIndustria Kimikoa3 eguneko kaleratzea aparteko orduak lan ez egiteagatik Megatech enpresan

3 eguneko kaleratzea aparteko orduak lan ez egiteagatik Megatech enpresan

Aiara eskualdeko LAB sindikatuko ordezkariek, Amurrioko Megatech enpresak LABeko delegatuen aurka burutzen ari diren jazarpen sindikala salatu dute. Alarma guztiak piztu dituen Megatech enpresako azken ekintza, LABeko delegatu bat 3 egunez kaleratzearena izan da, aparteko orduak lan egitera ezezkoa emateagatik.

Aiaraldeko lan zentruen LABeko ordezkarien irakurketa
3 EGUNEKO KALERATZEA APARTEKO ORDUAK LAN EZ EGITEAGATIK

Bilduta izan garen Aiara eskualdeko LAB sindikatuko ordezkariek, Amurrioko Megatech enpresak LABeko delegatuen aurka burutzen ari diren jazarpen sindikala salatu nahi dugu.

Azken urtean, enpresak 30 burofax bidali dizkiete ordezkariei mehatxuekin. Alarma guztiak piztu dituen Megatech enpresako azken ekintza, LABeko delegatu bat 3 egunez kaleratzearena izan da, aparteko orduak lan egitera ezezkoa emateagatik.

Aiaraldeko enpresen LABeko delegatuok elkartasuna eta babesa adierazi nahi diogu Megatecgeko kideari. Justiziaren aurrean sindikatuak ipiniko duen salaketaz aparte, gu jendartean zabaldu nahi dugu.

Ordezkari sindikalen lana goraipatu nahi dugu. Zuzendaritzek eta nagusiek eragiten duten langileriaren gaineko presioari, ordezkari izateagatik jasaten duten tratua gehitu behar zaio. Megatechekoa adibide bat da, zuzendaritzaren intentzioa argia da, zigor hauekin eredua ezarri nahi dute beldurraren bitartez.

Kasu honetan gure kideak exenplua emanez predikatu du, aparteko orduen kontra eginez. Aparteko orduen kontuan, gure iritzia argia da: bakar bat ere ez. Hainbat enpresek eragiten duten presioa beldurraren bitartez langileak aparteko orduak lan egin ditzaten, askotan, beste diskurtso batekin nahasten dute, soldata osatzekoarena hain zuzen. Orduan, borroka soldata justu baten aldekoa izan beharko luke. Enpresek aparteko orduak ordaintzen badute mozkinak eta dirua dutelako da.

Aparteko orduak eta enpleguaren banaketa ez dira bateragarriak. Eskualdeko langabezi indizeak oso larriak dira eta aparteko orduak ez dute hauen jeitsieran laguntzen.

Elkartasun beroena gure kidearentzat. Baita gure babesik zintzoena helarazi nahi dizkiogu Kider eta Aplicako langileentzat bizi ari diren egunengatik.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...