Enpresako Batzar Nagusian erabakita, Enpresa Batzordeak mobilizazioak iragarri ditu Tubos Reunidos Enpresan. Zuzendaritzak gobernuak inposaturiko erreforma laborala aplikatuz langileen hitzarmena ezerezean utzi nahi du eta langileek, mobilizazio hauen bitartez, enpresak urteetan izandako etekinetan beraiek ere zerikusia izan dutela gogorarazi nahi die. Apirilaren 18an egingo duten 24 orduko lanuzteak emango dio hasiera mobilizazio dinamikari.
Tubos Reunidos enpresak 2011ean 19 milioi euroko irabaziak izan zituen eta 2012an etekin hauek gainditzea espero dute. Honen aurrean zuzendaritzak langileei soldataren jaitsiera eta erreforma laboralak ahalbideratzen dizkion neurri atzerakoienak eskaintzen dizkie langileei.
Enpresa batzordeak mobilizazio berriak iragarri ditu Tubos Reunidoseko zuzendaritzak bere inmobilismoan murgilduta jarraitzea erabakitzen badu.