2024-12-22
HomeOsakidetza2016-2017 EPEa: gaurko egoera (2018ko urtarrila)

2016-2017 EPEa: gaurko egoera (2018ko urtarrila)


Osakidetzak egitekoa den hurrengo Enplegu Publikoko Eskaintza (EPE) dela eta, hona hemen gaur eguneko egoeraren azalpena.

Uda baino SATSE, SME eta UGT sindikatuen sinadurei esker lortu zuen Osakidetzak 2016-2017ko EPEa aurrera ateratzea.
Handik hilabetera Osakidetzako Gobernu Kontseiluak lortutako akordioari oniritzia eman zion deialdia aurrera botatzeko. Hurrengo pausua Osakidetzaren zuzendaritzak EPEaren deialdi publikoa eta ofiziala egitea da.

Deialdia argitaratzean EPEaren oinarri orokorrak zein kategoria bakoitzeko oinarri zehatzak argitaratuko dituzte. Hauetan agertuko da, besteak beste, lan maila bakoitzeko ikasi beharreko gai zerrenda.
Osakidetzak deialdiaren iragarpena hedabideen bidez egingo du beraz, erreza izango da honen berri edukitzea.
EPEaren oinarriak jakin eta gero LAB Osakidetzako delegatuok aztertuko ditugu gaitegiak argitaratzeko aukerak eta hauek zabaltzeko sistema.
Informazio gehiago daukagunean betiko bideen bitartez helaraziko dizuegu.

Bitartean bi esteka gogoratzen dizkizuegu. Kontutan izan behar da esteka hauek iraganean egindako EPEen deialdikoak direla eta nahiz eta gai batzuk antzekoak izan daitezkeen, ate-joka daukagun deialdia ezagutu behar dugu honen gaiak zeintzuk izango diren jakiteko.

-Aurreko deialdien Osakidetzaren web gunean dagoen informazioa.

-EPE 2014-2015rako LABek argitaratutako zelari eta administrari laguntzaileentzako temarioak

ADI!!!!!
Gorago esan bezala esteka hauetan aurreko deialdien informazioa agertzen da. Ez da EPE 2016-2017ko informazioa. Hori deialdia publikatzen denean ezagutuko dugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...