2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakJustizia2 orduko lanuztea Justizian Lakuako gainerako langileekiko parekotasuna bermatuko duen proposamena aldarrikatzeko

2 orduko lanuztea Justizian Lakuako gainerako langileekiko parekotasuna bermatuko duen proposamena aldarrikatzeko

Bihar asteartea, 2 orduko lanuztea egingo dute EAEko Justizia Administrazioko langileek. 4.akordioaren jarraipen batzordea biltzekoa da bihar Lakuan, eta langileen ordezkarien aldarrikapen nagusiena Lakuako gainerako langileekiko parekotasuna bermatuko duen proposamena bertan adostea izango da.

Aldarrikapen horrekin 10.00etatik 12.00etara lanuzteak eta mobilizazioak egingo dira:

Gasteiz. 10.00etan manifestazioa Epaitegitik Lakuara (han izango da bilera, 12.00etan)

Donostia. 10.30etan manifestazioa Kalkutako Teresa plazako epaitegietatik abiatuta.

Bilbo. 10.30etan manifestazioa Ibañez de Bilbao kaleko epaitegietan hasita.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...