2025-03-25
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritza18 kaleratze Caprabo-Eroskin

18 kaleratze Caprabo-Eroskin

Atzo, 4 Caprabo denden itxiera eta 18 langileen kaleratzea salatzeko Caprabo-Eroskiko langileek hiru egunetako grebari hasiera eman zioten. Duela aste bete, Eroski taldeak urtez-urte irabaziak izanik, Iruñeko lau denden itxiera komunikatu zuen, horietako bi Errotxapean, bat Olite kalean eta beste bat Arrosadian eta Eroskik 18 langile kaleratu ditu, bestelako konponbiderik planteatu gabe. Argi dago, Eroskik lanpostu nahikoak dituela, eta Nafarroan dituen hamaika dendetan langileak birkolokatzeko aukera duela.


Atzo, 4 Caprabo denden itxiera eta 18 langileen kaleratzea salatzeko Caprabo-Eroskiko langileek hiru egunetako grebari hasiera eman zioten. Duela aste bete, Eroski taldeak urtez-urte irabaziak izanik, Iruñeko lau denden itxiera komunikatu zuen, horietako bi Errotxapean, bat Olite kalean eta beste bat Arrosadian eta Eroskik 18 langile kaleratu ditu, bestelako konponbiderik planteatu gabe. Argi dago, Eroskik lanpostu nahikoak dituela, eta Nafarroan dituen hamaika dendetan langileak birkolokatzeko aukera duela.

Enpresa komiteak aspalditik salatu du dendetan dagoen lan-esku falta, oraingo honetan Eroski taldea salatzen dugu, dendetan lan-esku falta ezagututa Capraboko langileen kaleratzeagatik. Era berean 18 kaleratzeak komunikatzeko modua lotsagabea izan da,zenbait langile banketxeko notifikazioa jaso zuten, komitea enpresarekin bilduta zegoen momentu berean. Modu berean, Enpresaren partetik egondako komunikazio eta negoziazio falta salatzen dugu, birkolokatzeko edo beste irtenbide planteatzeko aukerak izanda, Komiteak ez du inolako erantzunik jaso.

Bestetik, atzo Capraboko langileak parlamentura eraman zuten bere eskakizuna. Ainhoa Aznarezi, parlamentuko lehendakariari lau denden itxiera eta 18 kaleratzeen egoera azalarazi zioten . Osotara Nafarroan Caprabok 24 denda ditu, hauetan bai Eroskiko kooperatiba bazkideak zein Capraboko langileak lan egiten dute, azken hauek 243 langile dira. 18 kaleratu izan dira, guztiak emakumeak. Hauetako batzuk 55 urte gorakoak dira, enpresak egoera hau kontutan ez izatea bereziki nabarmendu nahi dugu, gainera, gehiengoen antzinatasunak 25-30 urte bitartekoa da eta kaleratutakoen %40 lanaldi murriztua zuten adingabe zaintza burutzeko.

Kaleratze hauek egoera dramatikoa sortu dute Nafarroako 18 familientzat eta Eroskik egoera honi buelta emateko aukerak dituela uste dugu.
Caprabo-Eroskiko langile eta Nafar gizartea kaleratzeak salatzeko egingo diren mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak Eusko Legebiltzarrera eraman du Enplegu Zentro Berezietako EAEko lehen lan hitzarmenaren beharra

LABeko Enplegu Zentro Berezietako ordezkariek agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, abenduaren 3an Enplegu Zentro Berezietako lehen lan hitzarmena negoziatzeko mahaira deitu zuen LABek. Mahai horretarako bi deialdi egin ostean, ordea, patronalak bere ardura hartu gabe jarraitzen du, eta ez da lortu mahaia eratzea.

Euskal Herriak Kapitalari Planto Osakidetzaren pribatizazioaren aurka mobilizatuko da

Martxoaren 31n mobilizatuko da Bilbon, 11:00etan, Areilza Doktorea kaleko anbulategiaren aurrean.

Udalerriko Eguneko Arretarako Landa Zentroko langileen lan-baldintzak sektore publikokoekin parekatzeko eskatzen dio LABek Amurrioko Udalari

Aspaldi bideratu zuen LAB sindikatuak bere ekintza sindikala eta negoziazio kolektiboko estrategia zaintza sistema publikoa lortzera. Hego Euskal Herriko administrazioei pribatizatutako zaintza langileen publifikazioa exijituz eta zaintza zerbitzuen kudeaketa publikoa aldarrikatuz.