2024-11-22
HomeIndustriaMetalgintza1.000 pertsonatik gora kalean San Eloy eta Iketz lantegien itxieraren kontra Elorrion

1.000 pertsonatik gora kalean San Eloy eta Iketz lantegien itxieraren kontra Elorrion

"Gure enpleguen defentsan San Eloy eta Iketz Ez Itxi!" lelopean 1.000 pertsonatik gora parte hartu zuten pasadan larunbatean, hilak 23, LAB eta ESK sindikatuak deitutako manifestazioan.

LAB eta ESK sindikatuek manifestazio ostean eskainitako prentsaurrekoaren edukiak

IKETZ eta SAN ELOY BIZIRIK!
Manifestazioaren ostean LAB eta ESK sindikatuek prentsaurrekoa eskaini zuten enpresa bien egoera azaltzeko.
«Mahai honetan, San Eloy Taldea osatzen duten, Iketz eta San Eloy enpresetako LAB eta ESK-ko delegatuak gaude. Batetik, ni neu, Fernan Beitia San Eloytik, Maite Arginzoniz baita San Eloykoa eta euskaraz hitz egingo dizuena eta Iñigo Ariznabarreta Iketzekoa eta gazteleraz egingo duena.

Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu bi enpresek, eta azken urte hauetan ere, etekinak eman dituztela, oso errentagarriak izan dira eta izen ona dute, baita Europan ere beraien kalitate onagatik.

Prozesua eta egungo egoera
Egoera honetara enpresa-buruen gestio txarragatik iritis garela esan behar dugu; produktuen errentagarritasun orekan egindako akatsengatik eta, batez ere, banketxeekin etengabe sortu duten kreditu dependentziagatik. Gainera, 2012ko irailean, abal pertsonalak kendu zituzten, bi enpresak egoera ekonomiko itogarrira kondenatuz eta likidezia gabe utziaz. Ondorioz, 2012k irailaren 19an, HARTZEKODUNEN LEHIAKETA eskatu zuten bi enpresentzako.

Ordutik LAB eta ESK sindikatuetatik dauden aukera guztiak aztertu ditugu etengabe konbonbide posibleen bila:

– 2012ko abenduaren 3an ASLEk Bideragarritasun Plana aurkeztu zuen eta gure sindikatuetako ekonomi aholkulariekin ondo aztertu ostean, planak hutsune garrantzitsuak zituela ikusi genuen. Besteak beste, egin beharreko inbertsio ekonomikoak ez zirela bertan azaltzen edota, langileon FOGASAko ekarpenarekin eta gure langabezia kapitalizazioarekin ez zela beharrezko dirua lortzen. Horregatik, bi sindikatuak ez zela aukera erreal bat ondorioztatu genuen. Gainera, esan beharra dugu, horrelako azterketa bat egin genuen sindikatu bakarrak izan ginela, enpresa hauetan ordezkatuta dauden beste sindikatuek ez zuten inongo ondorio-txostenik aurkeztu.

– Beste aukera bat inbertitzaile bat agertzea zen, automozio industria ezagutzen zuena gainera. Lehiaketa-administratzaileak urrian esan zigun norbait interesatua zegoela, baina ez ziguten abenduaren 28ra arte nor zen esan. Jakin dugu, urritik abendura bitarte, Eusko Jaurlaritzarekin eta San Eloy taldeko hainbat bezerorekin harremanak egin dituela.

Lehenengoak, inbertitzailearen proiektua entzun eta gero, abala eta bere babesa eskaini zion. Abenduan, inbertitzailea Jesús Esmorís zela jakin genuenean, langileontzako ze asmo zituen eta enpresentzak ozein plan zuen galdegin genion. Hasieran ez zuen ezer esan nahi, baina LAB eta ESK-k Bideragarritasun Plana eta langileontzako proposamena eskatu genion bete behar lez, azkenean urtarrilaren 14ean bere proposamena egin zuenera arte, planteamendu onartezina LAB eta ESKren iritsiz. Hala ere, Orduña negoziatzen hasi ginen eta proosamen eta contra-proposamen dantzan ibili ginen otsailaren hasierara arte. Ordurako akordioa oso gertu zegoen (200.000 eurotako ezberdintasuna zegoen soldata jeitsieretan eta lanpostuen bermea zehaztea). Baina, otsailaren 7an, Jesús Esmorís bapatean joan egin zela esan ziguten.

Gurekin negoziatzen zegoen bitartean, Esmorís jauna Iketz eta San Eloyko bezeroekin ere hitz egiten zebilen; eta jakin dugunez prezioak igoko zizkiela esan zien, ondorioz, Daimler eta Konsberg bezeroek San Eloy Taldea utziko zutela esan zuten prezio igoeraren ondorioz. Horregatik, Esmoris joan egin zen, bere helburua lehen 3 urteetan 1.000.000 euro/urteko etekin lortzea baitzen, eta bi bezero horiek galduta ezinezkoa zitzaion hori lortzea. Jesús Esmoris joatearen ondorioz, Volkswagen-ek ere San Eloy taldea utziko zuela esan zuen. Izan ere, inbertitzaile gabe ez ziren enpresaren etorkizunean fidatzen.

Guk hasieratik argi eduki dugu egoera honen errudun nagusiak nortzuk diren eta, horregatik, LAB eta ESK sindikatuok bazkideen aurrean eta beste instituzioetan hainbat kontzenntrazio egin ditugu hau guztia hasi denetik. Mobilizatzeko planteamendu guztiak Enpresetako komiteetara eraman ditugu eta beti aurkitu dugu EZETZa aurrez aurre, eta horregatik harritu gara batzuen jarrera aldaketa eta mobilizazio honetan parte hartzeko deialdiarekin. Era berean argi utzi nahi dugu LAB eta ESKren helburua 210 lanpostuok defendatzea dela eta bide horretan eta helburu horrekin bat egin nahi duenak beti edukiko dituela gure ekimenetan ateak zabal zabalik.

Eusko Jaurlaritza
2010. urtean Eusko Jaurltzak 1.300.000 euro eman zizkion San Eloy-ri eta 600.000 Iketz-i, BIDERATU laguntzen bidez. Eta 2012ko azaroan, SOCADEn bidez beste 1.300.000 euro San Eloy-ri, partizipazioen %18 eskuratuz.

Lehiaketa bitartean, ordez, ez dira egoeraz arduratu. Horregatik, ESK eta LABek bilera eskatu dugu Industria Departamentuarekin. Lehena urtarrilaren bukaeran izan zen, eta Esmoris jaunak aurkeztu zien poiektuaz galdeginda, inongo zehaztasunik abe erantzun zuten. Astelehen honetan bertan eduki dugu bigarren bilera, eta honakoan Volkswagen joan ez dadin bitartekaritza egin dezatela eskatu diegu. Laburrean, erantzun digutena zera da: beraiek ez direla enpresa kudeatzaileak eta ez dutela kudeaketa komertzialik egingo. Eta galderak Portu zaizkigu:

– 3.400.000 euro publiko eman dituen Gobernu batek, nola esan dezake orain ez duela inolako gestiorik egingo bi enpresa hauen mantenurako eta 210 langileren lanpostuak bermatzeko?

– Nola da posible, utomozioa horren garrantzitsua den eskualde batean, eta bertan San Eloy taldeak duen garrantziarekin, hauen mantenurako industri-planteamendurik ez egotea?

– Nola uler daiteke lanpostuak sortzeko milioiak jarrito dituztela esatea, eta gure lanpostuak defendatzeko gestio txikiena ere egiteko prest ez egotea?

– Azken 5 urteetan Elorrio eta Abadiñon langabezia hirukoiztu egin da eta beste 210 langabetu gehiago onartzeko horrelako lasaitasuna izatea?

Ondorioak
1. Eusko Jaurlaritzari dagokion eratzukizunarekin jardun dezala eskatzen diogu. Erraza baita gauzak ondo doazenean Herritarron Ordezkaritza Paperean aritzea, baina Iketz eta San Eloy-ko 210 familiak orain behar dugu beraien konpromisoa, gure lanpostuak defenda dístatela behar dugu. Eta egin dezakete, baina antza denez, ez dute nahi!

2. Elorrio, Adabiño eta eskualde osoko langileoi zuen elkartasuna eskatzen dizuegu. Guztion zeregina da txikizio hau gelditzea, San Eloy Taldea, Mecanica Mallabi, Agria eta beste enpresa askok behar dute gu guztion konpromisoa.

3. Gure lankideei INDARTSU izan daitezela eskatzen diegu, borroka egin behar dugu; ez dakigu zer gertatuko den, baina LAB eta ESK-ko kide guztion hitza duzue azken momenturaino 210 lanpostuak GOGOR defendatuko ditugula.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}


Langileak jasaten ari diren egoeraren berri emateko, Iketz eta San Eloy-ko LABek argitaratutako bideoa.

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.