2024-08-17
HomeEkintza SozialaGaurko bileran Eusko Jaurlaritzak ez du koronabirusaren aurreko neurri edo ekimenik aurkeztu

Gaurko bileran Eusko Jaurlaritzak ez du koronabirusaren aurreko neurri edo ekimenik aurkeztu

Gaur Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren gaiari ekiteko egin duen bilera, eskuak poltsikoan dituela aurkeztu da administrazioa, ez duelako lan-zentroei begirako ekimen edo neurririk aurkeztu. Eusko Jaurlaritzaren helburua izan da eragile sozialekin argazki bat ateratzea izan da, besterik ez.

Ematen du guztiok ikusten genuela arazoa bazetorrela. Guztiok Eusko Jaurlaritzak izan ezik. Urkulluren exekutiboak, berriro ere, aurreikuspenik gabe jokatu du, gaizki eta berandu.

ELA eta LABetik helarazi diegu, lehenik eta behin, lan-zentroetan ekin behar zaiola koronabirusaren prebentzioari. Osalan eta Osasun Saila, lan-zentroei dagokienez, desagertuta daude. Gobernuak enpresen gain jarri du prebentzioari dagokion guztia, inolako irizpiderik zehaztu gabe.

Bigarrenik, mahai gainean jarri dugu enpleguaren esparruan eman litezkeen egoerei aurre egitearen beharra. Honetan ere gobernuak ez du inolako ekimenik aurkeztu, eta patronalak aurreratu du egoera honek EEEak sortuko dituela. Proposamentzat jo daitekeen bakarra izan da enpresentzat kreditu lerro bat irekitzaren aukera. Honek erakusten duena da berriro ere, Jaurlaritza patronala eta bere interesentzako soilik ari dela lanean.

ELA eta LAB berretsi egiten gara Lan eta Osasun Sailekin batzartzearen beharrean, baita Osalan eta Lan Ikuskaritzarekin ere, lan-zentroetan sortzen ari diren benetako arazoei ekiteko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Salatzen dugu Osakidetzako Emergentzietan 80 txanda baino gehiago bete gabe geratu direla uztailean

Uztailean, Emergentziak Osakidetzako zentro koordinatzaileetako eta anbulantzia medikalizatuetako 88 txandatan ez da medikurik egon.

Euskotreneko langileak Bilbon mobilizatu dira lankide baten kontrako erasoa salatzeko

Batzorde iraunkorraren deialdiari erantzunez, Euskotreneko langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon, Zazpi Kaleetako geltokiaren aurrean. Ekimen honekin, pasa den uztailaren 27an Zurbaranbarriko geltokian bidaiari batek euren lankide bati eraso egin ziola salatu dute.

Zuzendaritzak hartutako azken erabakiaren aurrean, Cementos Rezolako langileek greban jarraituko dute

Enpresako zuzendaritzak asteartean, abuztuak 6, jakinarazi zuen mahai gainean dagoen EREari buruzko bere azken erabakia, eta 56 langileen kaleratzearekin aurrera jarraitu nahi du.Horren aurrean,...