2025-03-31
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzan artatuak izateko eskubidea aldarrikatu du LABek Osakidetzan

Osakidetzan artatuak izateko eskubidea aldarrikatu du LABek Osakidetzan

Urtarrila hasieran Osakidetzaren pribatizazioaren kontra abiatutako kanpainarekin jarraituz, gaur LAB sindikatua Bilboko Gurutze Gorria Ospitalean, Gasteizko Quirón Klinikak eta Tolosako Anbulategian elkarretaratu da "Osakidetzak artatzea nahi dut. Ni un euro (público) para la sanidad privada" lelopean. Ideia sinplea da Osakidetzako erabiltzaileok Osakidetzan atenditzea nahi dugu eta horretarako, osasun zentro pribatuei ordaindu beharrean hainbat zerbitzu eskain ditzaten, diru publiko hori guztia osakidetzan bertan inbertitzeko eskatzen dugu, Osakidetzan bertan kalitatezko arreta jaso dezagun.

Urtarrilarekin batera, Osakidetzan pribatizazioaren kontrako kanpainari hasiera eman diogu. “Pribatizazioak Osakidetza gaixotu egiten du” lemapean, martxora bitartean burutuko da kanpaina, pribatizazioaren hiru aurpegi salatuz: osasun pribatuarekiko kontzertuak; azpikontraten erabilera; eta “peonadak” edo “autokontzertazioa” deitutako aparteko orduak.

Urtarrilean osasun pribatuarekiko kontzertazioak jorratu ditugu, ideia sinple batekin: Osakidetzako erabiltzaileok Osakidetzan atenditzea nahi dugu. Horretarako, osasun zentro pribatuei ordaindu beharrean hainbat zerbitzu eskain ditzaten, diru publiko hori guztia osakidetzan bertan inbertitzeko eskatzen dugu, Osakidetzan bertan kalitatezko arreta jaso dezagun. Ez al da logikoagoa erresonantzia, eskaner edota ekografia zerbitzu berrietan dirua inbertitu ospitale pribatuei diru hori ematea baino?. Adibidez, 2013an Osakidetzak 250 milioi euro gastatu zituen osasun pribatuan; kontuan hartzen badugu Mungiako anbulatorio berriak 2,8 milioi euro balio izan duela, pribatuan gastatzen den diruarekin halako 10 anbulatorio berri egin ahal izango lirateke urtean.

Egoera hau salatzeko burutu ditugu gaur  kontzentrazioak Bilbo, Gasteiz eta Tolosan. Bertan “Nik Osakidetzan atenditzea nahi dut. Ni un euro para la sanidad privada” lemapean. Bertara deribatuak diren erabiltzaileei erreklamazioak egitera animatu zaie.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.