Azaroaren 6ko paroetan gertatu bezala sindikatuak gehiegizko “gutxieneko zerbitzuak” eta zuzendaritzen jarrera salatu ditu. Arratsaldeko txanda zer gertatuko ikusi bitartean, Osakidetzan egiten ari diren bigarren lanuzte eguna, kasu honetan Arabako zentroetan, oso modu positiboan baloratzen du LABek.
Aurrekoetan bezala, inposaturiko Gehiegizko 2gutxieneko zerbitzuei” esker ez daukagu jarripen zifra zehatzik ematerik. Hala ere, zuzendaritzen urduritasuna ikusita, patronalak emango dituen “zifra makilatuetatuik baino haratago” joan omen da langileek emandako erantzuna. Adibidez, Txagorritxuko zuzendaritzak zerbitzu batuetatik jendea atera du RX zerbitzura bidaltzeko, jaiegunetan itxita dagoen zerbitzua, alegia, eta beraz, zerbitzu minimorik gabea. Bestaldetik, Santiagon zenbait kirofanotako erizainei arratsalde librea inposatu zaie ebakuntza gutxi zeudelako eta “ospitalari merkeago ateratzen baitzaio”.
Bestaldetik, gainontzeko herrialdeetan konzetrazioak burutzeko deialdiak oso jarriapen zabala izan du, ospitaleetan zein anbulategi eta Osasun zentroetan.
Osakidetzaren esku jarraitzen du bertan behera uztea inroentzako onuragarri ez den egoera, baina zoritzarrez, nahitaezkoa Osasun sistema publikoaren ewgoeraren larritasunari erreparatzen badiogu.