2024-09-27
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaSNS-Osasunbidearen barne araudian Erizainen Elkargoak izan duen intrusismoa salatu nahi dugu

SNS-Osasunbidearen barne araudian Erizainen Elkargoak izan duen intrusismoa salatu nahi dugu

Oker gabiltza erakunde pribatu eta korporatibo batzuk solaskide baliagarritzat hartzen badira administrazio publikoaren laneko antolakuntza arautzen duen araudia diseinatzerakoan eta burutzerakoan.

Jakin dugu Osasungintzako Kontseilaria elkartu dela Erizainen Elkargoarekin 347/1993 Foru Dekretuaren aldaketaz solastatzeko; horren bidez ahalbidetuko da edozein enplegatuk hautatu ahal izan dezan unitateetako buruzagitzetara (haren lan maila eta lanpostua edozein dela ere). Bilera hura egin ondoren, Erizainen Elkargoak adierazi zuen aurreikusi diren aldaketen aurkako alegazioak aurkeztuko dituela.

Gogoan izan behar da Erizainen Elkargoa erakunde pribatua dela, zeinak behartzen dituen erizainak, derrigorrean, dirutza ordaintzera, eta horrek ez duela zerikusirik haiek funtzio publikoan betetzen duten zereginarekin. Organikoki administrazio sanitario publikoarena ez den “erakunde” batez ari gara, eta gainera, estatu mailako lobbya ordezkatzen du guztiz ilunak diren jarduerak betez (horren adibidea: “La Fiscalía investiga la cúpula de los colegios de enfermaría de España.” El País 2017-10-27. Aholkatzen dugu sar zaiteztela infoadm.org webean, haren “Dossier Organización Colegial…” orrian).

Zergatik elkartu behar du Kontseilariak funtzio publikoarena ez den lobby batekin enplegatu publikoen plantillako barne antolakuntzaz eztabaidatzeko?

Erizainen iritzia jaso nahi badu, zergatik ez da elkartzen orduan lan-zama eta ratio handien dituzten zerbitzu eta unitateetako langileekin? (adibidez, larrialdietakoekin, HVCko 6. Orokorrarekin, Etxeko Ospitaleratzekoekin, Andraizekokin,…).

Hobe luke kontseilariak etorri eta lehen eskutik ezagutuko balitu erizainen kezkak, lantokiz lantoki ibilita.

Eta Nafarroako Erizainen Elkargoak hobe luke erakunde gisa pairatzen dituen barne arazoak are gehiago zainduko balitu, zeinak, estatu mailan, fiskaltzaren ekimenak eragin dituen.

Oker gabiltza erakunde pribatu eta korporatibo batzuk solaskide baliagarritzat hartzen badira administrazio publikoaren laneko antolakuntza arautzen duen araudia diseinatzerakoan eta burutzerakoan. Administrazioak lehenetsi behar du interes orokorra beste edozein baino lehen, ezta?
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzaren inguruko akordioak agerian utzi du orain arte egin diren langileekiko politikak aldatu behar direla

EAEko parlamentuan gaurko egunez EAJ, EHBildu eta PSE alderdiek onartu duten akordioak baieztatu egiten ditu sindikatutik eremu horretan salatu izan ditugun arazoak.

Garraiolari bat hil da lan-istripuz Nafarroan

Gaur goizean langile gipuzkoar bat zendu da gai arriskutsuak garraiatzen ari zela Lodosan. 2024an dagoeneko 10 garraiolari hil dira Euskal Herrian. Orotara, 43 langile hil dira lan istripuz, laneko gaitzak aintzat hartu gabe.

Enplegu-zentro berezietako langileen lan-eskubideak benetan eta eraginkortasunez arautzea eskatzen dugu

Joan den irailaren 23an, EHLABEk, enplegu-zentro berezien patronalak, Mikel Torres EAEko lehendakariordearen eskutik, sei urteko gizarteratze eta laneratze proiektua aktibatu zen. Honen helburua aniztasun funtzionala duten 2.000 pertsona baino gehiago prestatzea, gizarteratzea eta laneratzea da; Lan-Aukera izena eman zaio, eta Europar Batasunak finantzatuko du, 10 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin.