2024-07-04
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaEgogain helduen egoitzako langileek lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte

Egogain helduen egoitzako langileek lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte

Eibarko Untzaga plazan egin dute protesta, kalitatezko zerbitzu publikoen defentsan eta murrizketa, pribatizazio eta arduragabekeriaren aurka. Sinadura bilketa bat abian dute euren aldarrikapenek babesa jaso dezaten.

Hauxe da sinadurak biltzeko prestatu duten oharra. Sinadurak erabiltzaileen senideen, Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen eta Eibarko herritarren artean jaso nahi dituzte:

Egogaineko langileak gara, zuengana zuzentzen gara gure lan baldintzak salatzeko eta nagusiek merezi duten arretaren alde atxikimendua eskatzeko. Kasu honetan helburu hauek lortzeko sortu ditugun info-puntuetan sinadura bilketa eginez.

Egogain, Eibarren kokatzen den egoitza da, bertan pertsona nagusi, mendekotasun handia, adimen urritasuna eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonak artatzen ditugu, guk, zaindu eta maitatu egiten ditugu, gehienek hemen egingo baitituzte beraien bizitzako azken urteak, behar duten bizi duina eta merezi duten kalitatezko arreta izan dezaten lanean dihardugu.

Azken urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak atzerapauso ugari eman ditu hainbat arlotan ditugun baldintzengatik hainbeste borrokatu duten pertsonen kaltean, zahurgarritasun egoeran dauden pertsonekin alegia:

â—Ź Merezi duten arreta eskaini ahal izateko baliabideak murriztu dituzte:

â—‹ Hainbat lanpostu desagertarazi dituzte: ordenantza, mantenimendu, administrari,

â—‹ Bajak, lanaldi murrizketa gehienak ez dituzte betetzen: biltegi-langilearena, haurren zaintzagatik lanaldia murriztua duten erizainak (kontuan izanik langileon gehiengoa emakumezkoak garela), medikuarenera joaten garenean, e.a.

â—‹ Arretan aritzen garenon hainbat lanpostu desagertarazi dituzte. Erizain askorena besteak beste, eta gainera etorkizunean gehiago murrizteko asmorekin dabiltza.

â—‹ Egoiliar gehiagorentzako plaza berriak egongo dira, langile kopuru txikiagorekin

Murrizketa guzti hauek langileongan eragiteaz gain, egoiliarrek merezi duten kalitatezko arretan ere eragina zuzena du. Guzti hau gutxi balitz, honetan jarraitzeko asmoarekin agertu dute. Gure aldarrikapenak honako hauek dira:

â—Ź Zaintza profesionala eskaintzea, Erizain Laguntzaile izendapenaren bidez onartua. Emakumeok historian zehar egindako lanaren profesionalizaioaren onarpena. Bokazioz egiten dugun lan hau, profesionala izan behar du: ez karitatean oinarriturikoa.

â—Ź Kalitatezko arreta integrala eskaintzeko beharrezko baliabideak izatea: giza eta baliabide materialak izatea.

â—Ź Zerbitzu publikoa izaten jarraitzea , kudeaketa publikoa langile publikoekin.

â—Ź Eibarko egoitza eredu izaten jarrai dezan Gipuzkoan eta EHn.

Honegatik guztiagatik, arazoa guztiona dela jakinda, (etorkizunean gutariko edonor izan gaitezkeelako Egogaineko erabiltzaile), borroka kalera ateratzea erabaki dugu. 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Deskarbonizazioa enplegua suntsitzeko aitzakia gisa erabiltzen ari den honetan, benetako trantsizio ekosozialaren alde egiten dugu

Greba mugagabean hainbat egun daramaten Cementos Rezolako langileen mobilizazioetan parte hartu du sindikatuko koordinatzaile orokor Garbiñe Aranburuk, eta azpimarratu du industriaren birmoldaketak langileen parte-hartzea izan behar duela oinarri. Bihar, osteguna, Cementos Rezolaren Arrigorriagako lantegira eramango dute protesta Añorgako langileek.

Etzegaraten hildako garraiolariaren heriotza eta errepideko lan istripuak salatu ditugu Iruñean

LAB, Hiru, LAB, CGT-LKN, Steilas, ESK, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Iruñeko San Ignazio kalean, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean, aurreko astean Etzegarateko istripu larrian hildako garraiolaria gogoratzeko eta Nafarroako errepideetako lan ezbehar kopuru handia salatzeko, “Lan istripu gehiagorik ez; prekarietateak hil egiten du” lelopean.

EAEko hainbat herri eta hiritako udalbatzek Haurreskolak Partzuergoko plazen eskaintza handitzeko erregistratu ditugun mozioak onartu dituzte

LABek azkeneko urteetan hainbat eragilerekin eta familiekin egindako lanaren eta aurrera eramandako greba eta mobilizazioen ostean, 0-3 urte bitarteko haurrei hezkuntza zerbitzua eskaintzen dien Haurreskolak Partzuergo Publikoan ikasturte honetan doakotasuna ezartzea lortu dugu. Neurri honek hasieratik eragin zuzena izan du familien eskaera kopuruan.