2025-04-05
HomeZerbitzu PublikoakJustiziaMurrizketak salatu dituzte Espainiako Justizia Ministroaren aurrean

Murrizketak salatu dituzte Espainiako Justizia Ministroaren aurrean


CCOO, ELA, CSIF, LAB eta CGTren deialdiari jarraituz Euskadiko Justiziako Administrazioko langileak Barakaldon elkarretaratu dira Ministeritzaren eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Departamenturen ez negoziatzeko hartutako jarrera eta justiziaren unibertsaltasuna eta dohakotasuna arriskuan jartzen dituzten murrizketa eta pribatizazioak salatzeko.

SINDIKATUEN IRAKURKETA
CCOO, ELA, CSIF, LAB eta CGT

Euskadiko Justizia Administrazioan ordezkaritza dugun CCOO, ELA, CSIF, LAB eta CGT sindikatuok aprobetxatu nahi dugu zenbait gogoeta egiteko.

Justzia Administrazioa oinarrizko zerbitzu publikoa da eta, hala izanik, ezin da iraganean ainguratua geratu; aurrera egin behar du zerbitzua ematen dion gizarteak aurrera egiten duen erritmo berean; eta hari eskaini behar dio zerbitzu publiko eta doakoa. Justizia Administrazioko langileek egitura berriak eratze prozesuan parte hartzeko desioa eta beharra dute, dagozkien ordezkarien bitartez; egunero bulego judizialetan gertatzen diren akatsak eta hutsak zuzentze aldera, ideiak eta proposamenak eskaini. Tamalez, gaur arte, ez gaituzte aintzat hartu. Sindikatu gisa, ganorazko negoziazio eza salatu nahi dugu, Ministerioaren zein Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailaren partez (bakoitza dagokion arloan); aldi berean, arbuiatzen ditugu murrizketa politikak eta pribatizatzeko asmoak, zeinek justizia unibertsala eta doakoari eraso egiten dioten. Anbizio handiko proiektu honetan partaide guztiok daukagu zeresana: epaileek, fiskalek, idazkariek, abokatuek, prokuradoreek, legelariek eta, jakina, epaitegietan eta bulego judizialetan lan egiten duten langileek ere bai. Dirudienez, beharginok enbarazu egiten dugu. Alabaina gure lankidetzarik gabe proiektuak zailtasunak izango ditu ezartzerakoan eta horrek eragin kaltegarria izango zerbitzuaren kalitatean.

Horiek horrela, bi administrazioei deia egiten diegu botoak jasotzeko antolatutako propaganda ekitaldiak egiteari utzi eta ekin diezaiotela benetako eztabaidari eta eragindako alde guztiekin lan egiteari.

Hori heldu artean eskatzen diegu gure lanpostuekin politika ez egiteko.
  

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Milaka pertsona atera gara kalera Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan gutxieneko soldata eta pentsio duinak aldarrikatzera, orain, hemen eta denontzat

Gaur, euskal gehiengo sindikala kalera atera da, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarekin batera indarrak eta aldarrikapenak batuz. Pentsio duin eta nahikoak eta hemen erabakitako gutxieneko...

LABek irmoki salatzen du Bilboko Errekalde auzoan Ertzaintzak erabilitako bortizkeria, eta erantzukizunak argitu daitezen eskatzen du

Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea desalojatzeko aginduarekin batera, hamarnaka zauritu eragin ditu Ertzaintzaren operatiboak. Tartean, gazte bati ebakuntza egin behar izan diote eta barrabila galdu...

17. hildakoa 2025a hasi denetik Euskal Herrian, 10.a Nafarroan

Atzo, 55 urteko langile iruñear bat hil zen Agoitzen aldamiotik erorita. Tejados Aoiz enpresako langileak 10 metroko erorikoa izan zuen.