2024-12-23
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaBizkaiko Dia supermerkatuetan greba egingo dute abenduaren 22 eta 29an

Bizkaiko Dia supermerkatuetan greba egingo dute abenduaren 22 eta 29an

Markaren denda guztietako lan baldintza tamalgarrien aurka protesta egingo dute langileek, LAB eta ELA sindikatuok deituta. Agerraldi bat egin dute greba deitzeko arrazoiak azaltzeko.

Hauxe da langileek kaleratutako adiearzpena:

Bizkaiko Dia supermerkatuetako langileok abenduaren 22 eta 29an greba egingo dugu, markaren denda guztietako lan baldintza tamalgarrien aurka protesta egiteko.

• Ordutegi aldaketa jarraiak jasaten ditugu, gure bizitzen bateragarritasunen aurka, soldata kaskarrekin, Bizkaiko lan hitzarmenak baino baxuagoak izanik.

• Behin eta berriro ixten dituzte lantokiak, hori dela eta sarritan kaleratzeak egoten dira.

• Aurretiko abisurik gabeko denden itxierak jasotzen ditugu, lanpostuen suntsipenak eragiten dituztenak.

• Ez dituzte bajak betetzen, ezta lanaldi murrizketak eta oporrak ezta, horregatik gure osasunaren kontra doazen lan erritmo oso biziak sufritzera behartuak ikusten gara.

• Langile kopuru oso murriztuak eta lan ezegonkortasunak pertsonalaren gehiegizko txandaketa eragiten du.

• Lan tresna eskasak, tira-paletak, eskailerak,… arriskuan jartzen gaituztenak.

• Dendatik-dendako abisurik gabeko tokialdaketa jarraiak sufritzen ditugu, gure bizitzarengan duten eraginarekin.

• Aintzat hartzen ez diren aparteko orduak.

• Gure lizentzien desagerpena, gehiegizko lanaldiak balira bezala hartuak.

Enpresa-batzordeak urteak daramatza Dia supermerkatuen metodoa konpontzeko lan egiten. Ekimen ezarekin eta babesgabetasunarekin aurkitu gara beti. Ehundaka salaketa jarri ditugu Lan Ikuskaritzan, eta hemen enpresak gezurretan ibili izan da inpunitate osoarekin.

Ez gaixotzeko eta ez lesionatzeko behar diren neurri guztiak ezartzea eskatzen dugu Dia Supermerkatuko langileok, horretarako pertsonalaren igoera erreala, oporrak, bajak eta murrizketak betetzea ezinbestekoa da…, era berean Dia supermerkatuetatik kanpo bizitza pertsonala izan ahal izateko gure lan egutegiak benetakoak izatea eta betetzea eskatzen dugu.

Segurtasun pribatua ere eskatzen dugu, Dia Supermerkatuak giza-ezkutuak bagina bezala erabiltzen gaituelako, dendetan gertatzen den edozein lapurreten zein beste gertakizunen aurrean.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...