2024-12-22
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaGipuzkoako komisaria eta eraikin judizialetako garbiketako greba luzatzea erabaki dugu

Gipuzkoako komisaria eta eraikin judizialetako garbiketako greba luzatzea erabaki dugu

Gaurko negoziazio mahaira Garbialdi enpresaren ez agertzeko erabakiaren aurrean, Gipuzkoako komisaldegi eta eraikin judizialetako garbiketako langileek greba urriaren 16ra luzatzea erabaki dugu sindikatuok.

Gaur, grebako hirugarren egunean, uztailetik jarria zegoen negoziazio mahaiko hitzordua genuen gaur. Garbialdi enpresak ordea, goizeko lehen orduan eta email bidez ez dela bertaratuko adierazi du, haien aburuz, negoziaziorako baldintzak betetzen ez direla argudiatuta. Eta are gehiago, aipatu emailean, greba bertan behera utzi edo amaitu ezean, negoziazioari ez diola berriz ekingo adierazi du.

Garbialdi enpresaren jarrera honen aurrean, sindikatuok gure haserrea adierazi nahi dugu, eta salatu, enpresa ez dela betetzen ari borondate onez negoziatzeko bere ardura. Ez batzeko bere erabakiak negoziaketa blokeatzen du, eta gainera baldintzatu egiten du langileen oinarrizko eskubide baten urraketarekin.

Guzti honengatik, langileekin burutako asanbladan greba urriaren 16rarte luzatzea erabaki dugu eta datozen asteak Gipuzkoa osora zabalduko diren mobilizazioekin osatu. Inflexio puntu bezala, datorren irailaren 26ean goizeko 9:00etatik aurrera Donostiako Atxota epaitegiaren aurrean elkarretaratze luze bat burutuko dugu. Ez gaude enpresaren beto eta baldintzapenak onartzeko prest! Grebaren hasieran %80 baginan ere, egunez egun gehiago gara. Indartsu gaude eta argi dugu zer nahi dugun eta berau lortzeko borrokan jarraituko dugu.

Irailaren 19an ELA, LAB, UGT eta ESK sindikatuok eta Gipuzkoako komisaldegi eta eraikin judizialetako garbiketako langileek 15 eguneko greba bat hasi genuen enpresak eragindako 3 hilabeteko blokeoa eta berau gainditzeko asmoz egindako proposamen onartezinaren aurrean. Hasieratik argi utzi diogu Garbialdi enpresari, negoziaketa honetan sektoreko garbitzaileek kale garbiketako garbitzaileekin duten soldata arrakala gainditzea zela gure aldarrikapena, eta lehentasunezkoa zela.

Azkenik, azpimarratu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak azpikontratatutako zerbitzu bat dela (justizia eta barne sailak), eta ente publiko bat den heinean, langileek lan eskubideak bermatzearen alde egin behar duela, beste alde batera begiratu beharrean.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...