2025-03-29
HomeZerbitzu PribatuakOstalaritzaElkarretaratzeak eginen ditugu egunero, Iruñeko 
La Sangiovesa jatetxeak lau kaleratzeetan atzera egin...

Elkarretaratzeak eginen ditugu egunero, Iruñeko 
La Sangiovesa jatetxeak lau kaleratzeetan atzera egin arte

Iragan uztailaren 6an jakin zen Iruñeko La Sangiovesa jatetxean lau langile kaleratzeko prozesua abiatua zutela, lau langile horiek LABen ekintza sindikala babestu zutelako hain zuzen ere. Ordutik, sindikatuak atzo bigarren elkarretaratzea egin zuen, eta ortzirale arte egunero eginen du gauza bera, enpresak kaleratzeetan atzera egin arte.

Iragan uztailaren 6an jakin zen Iruñeko La Sangiovesa jatetxean lau langile kaleratzeko prozesua abiatua zutela, lau langile horiek LABen ekintza sindikala babestu zutelako hain zuzen ere. Ordutik, sindikatuak atzo bigarren elkarretaratzea egin zuen, eta ortzirale arte egunero eginen du gauza bera, enpresak kaleratzeetan atzera egin arte.

LAB sindikatuak atzo egin zuen elkarretaratzearen bidez salatu du oraindik ere “jazarpen sindikala” egon badagoela 2018ko Nafarroan. Maiatzean, hauteskunde sindikalak sustatu zituen LABek La Sangiovesa jatetxean, eta bere hautagaia aurkeztu zuen. Baina handik egun batzuetara enpresak LABen hautagaia kaleratu zuen. Ekintza sindikalaren bidez lortu zen kaleratze hartan atzera egitea, baina enpresa ez zen bere jazarpenean gelditu eta mehatxu egin zuen LABen zerrenda babestuko zuen inor kaleratuko zuela. Erran eta egin, lau kaleratze jarri zituen martxan.

Hain zuzen ere, LABek hauteskundeak sustatu zituen zuzendu nahi zuelako La Sangiovesan gertatzen ari dena. Zerbitzu Pribatuetako LABen arduradun Imanol Salinasek azaldu duenez, La Sangiovesa “prekarietatearen puntu beltza” da Iruñean. “Lanaldia bikoiztu ezean kaleratzeko mehatxuak egiten dituzte; ez dituzte lan eginiko ordu guztiak ordaintzen; kamioiak deskargatzen dituzte pizza baten truke; edo langile batzuk beltzean dituzte lanean”.

Une honetan hauteskunde prozesua inpugnaturik dago, baina LAB sindikatuak uste du “oso larria” dela oraindik ere askatasun sindikalaren aurkako “praktika mafioso hauek” existitzea. Eta halako praktikei aurre egin behar zaie, eskura dauden baliabide guztiak erabilita. “Gure hautagaia berriz onartzea lortu genuen, eta ekintza sindikalaren bidez lortuko dugu kaleratu dituzten langileak berriz onartzea”, gaineratu du Salinasek.

Beraz, La Sangiovesan sortu den egoera larriari buelta emateko lehenbiziko urrats gisa, LAB sindikatuak eskatzen du kaleraturiko langileak berehala berriz onartzea. Eta hori lortzeko, LABek langile guztiei eskatzen die ortzirale arte egunero eginen ditugun elkarretaratzeetan parte har dezaten. Elkarretaratzeak 13:30ean izanen dira, La Sangiovesa jatetxearen parean, Iruñeko Garcia Castañon karrikan. Era berean, LAB sindikatuak dei egiten du sanferminetan inork ez dezan deus ere kontsumitu La Sangiovesan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.