2024-11-27
HomeIndustriaMetalgintzaEpaiketa irabazi dugu: Tecman-ek greba eskubidea urratu zuen

Epaiketa irabazi dugu: Tecman-ek greba eskubidea urratu zuen

Pasa den urriaren 14an, Industria sektorean indarrean zegoen lan gatazka luzeena konpondu zen, Tecman enpresan LABek lortutako akordio baten bidez. Horretarako, 105 greba egun beharrezkoak izan ziren, baina greba deialdiak hainbat oztopo bidegabe izan zituen. Izan ere, LABek Osakidetzaren eta Mendaroko ospitalean mantenimendu lana egiten duen Tecman SVA SL enpresaren kontra salaketa jarri zuen, LABen iritziz greba eskubidea urratzen ari zirelako. Gaur ezagutu dugun epaiak LABi arrazoia ematen dio, eta Tecman enpresa zigortu du, greba eskubidea urratu eta “jarrera antisindikala” izateagatik.

Epaiak frogatutzat ematen du aldi baterako kontratua zuen langile bati mugagabe egiteko eskaini egin ziola enpresak greba uzteko baldintzarekin, eta, era berean, Tecmaneko enkargatuek ezarritako zerbitzu minimoak gainditu egin zituztela ondorioztatzen du.

LABek oso gertakari larriak direla uste du, eta epai honek azpikontratazioaren atzean dagoena agerian uzten du:

Nola liteke Osakidetzak bere lantokietan “jarrera antisindikalak” eta greba eskubidearen urraketa onartzea?

Epai honek are eta balio gehiago ematen dio LABek sinatutako akordioari, izan ere, langileen eskaera guztiak jasotzen zituen honek: KPItik gorako soldata igoerak, guardiak borondatezkoak izatea, 3 kontratu mugagabe bihurtzea eta aldi baterako ezintasunak %100raino osagarritzea.

Greba eskubidearen urraketari aurre egin zioten Tecmaneko langileen 105 eguneko borroka zoriondu nahi dugu.

Borrokak fruituak ematen ditu!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

EAEko langile publikoen mahai orokorrak antzua izaten eta inposizioaren bidean jarraitzen du

Gaur EAEko langile publikoen mahai orokorraren bilera izan da, eta Jaurlaritza berriak lehengo lepotik du burua, gurpil zoroan mantentzen gaitu langile publikoak. Negoziazio kolektiboa fondoan eta forman ukatzen jarraitzen du eta Madrilen ezarritako soldata mugak txintik esan gabe onartu.

Lanbide Heziketan aritzen diren Pedagogia Terapeutikoko irakasleei Bigarren Hezkuntzako osagarria ordaintzen ez dietela salatu dugu Iruñean

Lanbide Heziketan aritzen diren Pedagogia Terapeutikoko irakasleei Bigarren Hezkuntzako osagarria ordaintzen ez dietela salatu dugu Iruñean

Mahai sektoriala osatzen dugun sindikatuon gehiengoak ez dugu sinatuko Nafarroako Hezkuntza Departamentuak ekarriko digun akordioa

LAB, STEILAS, CCOO eta ELAk borrokan jarraituko dugu grebara eraman gaituzten aldarrikapenak lortu arte.