2024-07-22
HomeIndustriaMetalgintzaEdesa Industrialen proiektuak etorkizuna dauka konpromisoak baldin badaude

Edesa Industrialen proiektuak etorkizuna dauka konpromisoak baldin badaude

Edesa Industrial enpresak aurkeztutako Aurre Hartzekodunen Aurrekonkurtsoaren aurrean, enpresak aurrera egin dezan, industria arloko eta zehazkiago sektoreko inbertsore baten etorrera beharrezkoa dela uste dugu.

Edesa Industrial enpresak aurkeztutako Aurre Hartzekodunen Aurrekonkurtsoaren aurrean ondorengoa adierazi nahi dugu LABetik:

Egoeraren irakurketa kezkagarria egiten dugu: hilabeteak dira salatzen genuela Edesa Industrialen egoera kezkagarria. Inbertsio eza, zuzendaritzaren erabaki okerrak, salmenta estrategia okerrak eta taldeko beste enpresen mesedetan jardun izanak, egungo zuzendaritzak hasierako proiektuari bizkarra emana ziola erakusten zuten. Gure eskaerak ez dira aintzat hartuak izan orain arte, eta ondorioa egungo egoera da. Argitu nahi dugu hartzekodunen aurrekonkurtsoak ez duela inondik inora likidazioa zertan ekarri, eta oraindik uste dugula enpresa bideragarria izan litekeela hainbat neurri hartuta.

Salatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak enpresaren jarrerari babesa eman diola orain arte. LABek hainbatetan partekatu die instituzioei enpresari buruz egiten zuen diagnostikoa, eta hala ere, ez dute konpromisorik hartu nahi izan. Bereziki mingarria da Arantza Tapia andreak 2016ko abenduan eskaini zeun elkarrizketa batean esan izana, arazoa literalki “langileekiko komunikazio eta gardentasun faltan” zela, zenbaki “beltzak” izango zirela eta ez “gorriak”, eta beraiek “puntualki informatuak” zeudela azaltzen esanez.

Egoera honetan egon litezkeen aukeren artean, LABek argi eta garbi azaldu nahi du gure ustez ez dela nahikoa bankuekin birfinantziazio akordio bat negoziatzea. Enpresak aurrera egin dezan, industria arloko eta zehazkiago sektoreko inbertsore baten etorrera beharrezkoa dela uste dugu. Neurri egokiak hartzen badira, Edesa Industrial proiektua bideragarria dela frogatuko delakoan gaude.

LABek zuzendaritza eta instituzioak interpelatuko ditu, langileen aktibazioa bultzatuz.

Enplegua eta etorkizunaren alde!
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.