2024-07-22
HomeIndustriaMetalgintzaAbendurako aurreikusitako 22 kaleratzeak eteteko eskatu dute TRW enpresako langileek

Abendurako aurreikusitako 22 kaleratzeak eteteko eskatu dute TRW enpresako langileek

ZF-TRW enpresako langileen batzordeak abendurako aurreikusitako 22 kaleratzeak eteteko eskatu dio Nafarroako Auzitegi Nagusiari. Hain zuzen ere, Iruñeko Landabenen egoitza duen multinazionalak 123 langile kaleratzeko espediente bat aurkeztu zuen otsailean, eta 101 langile bota zituen apirilean. 22 langile daude arriskuan orain.

Langileen batzordeak auzitegietara jo zuen, eta Nafarroako Auzitegi Nagusiak berak ebatzi zuen espedienteak ez zuela arrazoirik, eta kaleratzeak bidegabeak direla. Hala ere, ez du kaleratutako langileak berriro hartzeko agindurik eman, eta, horregatik, Espaniako Auzitegi Nagusira jo du batzordeak. Hilabeteak beharko dituzte epaia emateko; hori dela eta, langileen batzordeak Nafarroako Auzitegi Nagusira jo du berriro, kasu honetan, beste 22 langileak kaleratzeko erabakia eten dezan.

Langileen batzordean hiruna ordezkari ditu LABek. CCOO, ELA eta UGT ere ordezkatuak daude.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.