2024-11-22
HomeEkintza PolitikoaPresoen senideei elkartasuna, "senide izatea ez da delitua"

Presoen senideei elkartasuna, “senide izatea ez da delitua”

Euskal Presoen senide guztiei eta bereziki gaur goizean Madrileko epaitegi zentralean lekuko gisa deklaratzera derrigortuak izan diren 14 senideei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea burutu da Donostiako Probintzia Epaitegi aurrean. "Basta de acoso policial y judicial contra los familiares. Senide izatea ez da delitua" lelopean ehundaka pertsona bildu dira gizarte eragile, politiko eta sindikalekin batera, bertan izan da LAB ere.

JABI ABAUNZA
Jabi Abaunza euskal preso politikoak hasitako gose eta egarri greba gaur goizean bertan behera utzi duela iragarri du Etxerat Elkarteak.

LAB sindikatuak Frantziako Moulins espetxean ematen den eskubide urraketa salatu eta politika errepresiboen amaiera eta oinarrizko giza eskubideen errespetua exijitzen du. Konponbidearen eta bakearen garaia da, horrela eskatzen du gizartearen gehiengo zabalak.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.