2024-12-27
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLaneko indarkeriarekin amaitzeko lan eta bizitza duina bermatu behar dira, lanetik etxera...

Laneko indarkeriarekin amaitzeko lan eta bizitza duina bermatu behar dira, lanetik etxera bizirik bueltatzea eskubidea dugulako


Urtea hasi berria eta 10 langile hil dira honezkero lanean Euskal Herrian. Azkenekoa gaur arratsaldean, Gadakaoko GHI Hornos Industriales enpresan. Langileari pieza bat gainean erori zaio eta bertan hil da.

Lehenik eta behin, LAB sindikatutik gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu hildako langilearen familia eta gertukoei. Onartezina da behin eta berriz istripu mota hau errepikatzea, oinarrizko segurtasun neurriekin ekiditu zezakeena. Enpresa honek 2018an irabaziak bikoiztu zituen eta onartezina da etekin ekonomikoak langileen segurtasun eta bizitzaren aurretik ezartzea. Nazkatuak gaude. Administrazioei ,arduradunak seinalatzeko eta ordain dezatela exigitzen diegu.

LABen argi dugu laneko indarkeriarekin amaitzeko lan eta bizitza duina bermatu behar direla, lanetik onik eta bizirik bueltatzea eskubidea dugulako. Ezinbestez eredu berri bat
gauzatu behar dugu, enpresen etekinen gainetik langileon bizitza eta osasuna lehentsiko dituena.

LAB sindikatutik lanean eta borrokan jarraituko dugu langileon eskubide, segurtasun eta osasunaren alde. Dei egiten dugu hurrengo orduetan antolatu daitezkeen salatze mobilizazioetan parte hartzera.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek grebara deitu du Linacal iturgintza enpresan, zuzendaritzak langileei entzungor egiten jarraitzen duela uste baitu

LAB sindikatuak Barañaingo (Nafarroa) Linacal iturgintza enpresako zuzendaritzaren jarrera onartezina salatu nahi du, langileek euren lan baldintzak hobetuko dituen enpresa itun bat negoziatzeko eginiko...

Munduko Medikuen zuzendaritzak EEE bat proposatu du langile guztien %25 kaleratzeko

Entitateko Langileen Legezko Ordezkaritzak ez ditu aintzat hartzen zuzendaritzak emandako arrazoiak, eta EEEa justifikaziorik gabea eta prebentiboa dela adierazi du.

EITBko zuzendaritzak euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu du helburuen artean euskara sustatzean duen hedabide bateko zuzendari

EITBko zuzendaritza nagusiak eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari berria hautatu berri du, EITBren webgune berrien sorkuntza prozesua amaitzeko. Pertsona horren ardura izango da, eitb.eus zuzentzeaz gain, jaiotzear den atari digital berria abian jarri eta horren zabalkundea gidatzea.