2025-12-15
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaSalatzen dugu enpresek eta administrazioek neurririk hartu gabe jarraitzen dutela baso lanen...

Salatzen dugu enpresek eta administrazioek neurririk hartu gabe jarraitzen dutela baso lanen sektorean istripuak saihesteko

Gaur, hilak 20, istripu baten berri jaso dugu: Zestoan langile bat hil egin da, zuhaitz batek gainean harrapatuta.

Lehenik eta behin, LAB sindikatutik samina, elkartasuna eta doluminak helarazi nahi die haren senide, lankide eta langile klase osoari. Heriotz berri honekin 17dira, gutxienez, lan istripuz aurten hildako langileak Hego Euskal Herrian.

Aurten ezaugarri eta sektore berean izandako bigarren hildakoa da. Urtero sektore honetan hildakoak ditugu, eta, errealitate honen aurrean, sektoreko enpresek ez dute neurririk hartzen. Bada, Ikuskaritza zein Osalani exijitzen diogu sektore honi begirako zaintza eta ikuskatze zehatza, neurri eraginkorrekin eta enpresen gaineko neurri gogorrekin.

Berriz ere historia errepikatu da. Nazkatuta eta haserre gaude. Urtero antzeko gertaerak errepikatzen dira behin eta berriz. Noizko benetako eta eraginkorrak diren neurriak? Noizko pertsonak eta bizitza izango dira eskubideen erdigune mozkinen gainetik?

Honek guztiak aldaketaren beharra agerian uzten du, hemendik egin beharreko aldaketaren beharra. Ezinbestekoa da botere publikoek eta elite politikoek urteetan elikatu eta gizendutako patronalari aurre egingo dion eta langile klasearen interesak lehenetsiko dituen marko propio bat eraikitzea.

Horregatik, LAB sindikatutik heriotza berri hau salatu eta datozen orduetan istripu berri hau salatzeko antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu. Ildo beretik, eredu justu eta langileen segurtasuna eta osasuna aintzakotzat hartuko dituen marko propio baten beharra aldarrikatzera dei egiten dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.