2025-04-07
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaTuteran lan istripuz izandako heriotzaren salaketa

Tuteran lan istripuz izandako heriotzaren salaketa

Atzo, abuztuaren 12a, langile baten heriotza ekarri zuen lan istripu bat izan zen. L. F. A. J., 45 urtetakoa eta Ribaforadan bizi dena, enpresa baten teilatuan lan bat egitera zioanean izan zen istripua, zeienetarako azpikontratatua izan baitzen. Zortzi metroko altueratik erori eta hil egin zen.

LAB sindikatutik gure babes eta elkartasuna adierazi nahi diegu bere senitarteko, gertuko eta orokorrean, langileriari..

Heriotza berri honekin gutxienez 24 dira Euskal Herrian lan istripuz hil diren langileak, horietatik 5 Nafarroan.

Mota honetako lan istripuak onartezinak direla uste dugu. Arrazoiak errepikatu egiten dira, azpikontratazioa eta altueratik erortzea eraikuntzan eta istripua ikertzea eskatzen dugu, berau eragin zuten arrazoiak aztertzea, berriz gertatu ez dadin beharrezko diren prebentzio neurriak indarrean jartzea eta gaiaren inguruko erantzukizunak argitzea.

Betidanik salatu dugun moduan, osasun galera guztien jatorri nagusia lan baldintzak dira, prekarietatea, azpikontratak kateatzea, behinbehinekotasuna etab. Hauek dira istripu eta gaixotasunen oinarrian daudenak. Eta hau argiagoa da, lan hauetan herrialdeko erreferentziazko hitzarmen sektorialaren ezarpena modu sistematikoan betetzen ez denean.

Argi dagoena da hau edo edozein lan istripu ez dela gertakari isolatu bat, ekonomia osasunaren eta langileen bizitzaren gainetik jartzen duen ekoizpen eredu baten isla dira. Hori dela eta, esan dezakegu aldaketa ez dagoela Gasteiz, Iruñea edo Baionan, ez dagoela ez Madril ez Parisen, ez digute patronalak edo legeek oparituko. Aldaketa gutako bakoitzarengan dago, gure konpromisoan, lantoki bakoitzean, herri eta auzo bakoitzean.

LAB sindikatuan argi dugu mobilizazioa eta borroka direla lan istripuen arazo indibidual, familiar eta sozial honekin amaitzeko arma bakarra, norabide aldaketa behar dugulako, eredu aldaketa bat, zeinetan langileriaren osasuna eta bizitza izango baitiren elementu nagusia.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Milaka pertsona atera gara kalera Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan gutxieneko soldata eta pentsio duinak aldarrikatzera, orain, hemen eta denontzat

Gaur, euskal gehiengo sindikala kalera atera da, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarekin batera indarrak eta aldarrikapenak batuz. Pentsio duin eta nahikoak eta hemen erabakitako gutxieneko...

LABek irmoki salatzen du Bilboko Errekalde auzoan Ertzaintzak erabilitako bortizkeria, eta erantzukizunak argitu daitezen eskatzen du

Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea desalojatzeko aginduarekin batera, hamarnaka zauritu eragin ditu Ertzaintzaren operatiboak. Tartean, gazte bati ebakuntza egin behar izan diote eta barrabila galdu...

17. hildakoa 2025a hasi denetik Euskal Herrian, 10.a Nafarroan

Atzo, 55 urteko langile iruñear bat hil zen Agoitzen aldamiotik erorita. Tejados Aoiz enpresako langileak 10 metroko erorikoa izan zuen.