2024-09-30
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLangile bat hil da Muxikan, lanean ari zela erorita

Langile bat hil da Muxikan, lanean ari zela erorita

Gaur ostirala, hilak 4, langile baten heriotzaren berri izan dugu: Muxikan gertatu da jazoera, ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik altura batetik erori eta langile bat hil da. Cubiertas Dual enpresarentzat ari zen lanean.

LAB sindikatutik lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diogu haren sendiari, lankideei, lagun eta gertuko guztiei. Halaber, lehenbailehen jazoera argitzeko eskatzen dugu.

Modu berean gogor salatu nahi dugu azken heriotz honekin, Euskal Herrian gutxienez 24 langile hil direla 2014an, urtarriletik uztaila bitarte. Gaurkoa aste honetan gertatzen den bigarren heriotz istripua da.

Non daude administrazioko arduradunak heriotz berri hau salatzeko? Zein aldaketa eta zein pausu enateko prest daudeegoera eta eredu hau geldiarazteko? Langileok bizi ahal izateko egiten dugu lan eta ez, saiakera horretan hiltzeko. Lan istripuak ez dira bizitzako gertakari arruntak, langile bat hiltzea ez da lanaren ezaugarri bat. Ez, lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira.

Ondorengo orduetan burutuko diren protesta elkartaratzetan parte hartzera deitzen dugu LABetik, guztien artean, langile zein jendartean odolhoste hau geldiarazi dezagun.

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABen uste dugu Nafarroako Gobernuak huts egin duela Industria legearen proposamenean, anbizio eskasa erakutsi duelako eta ez dituelako sindikatuaren ekarpenak aintzat hartu

Nafarroako Gobernuak, Maria Txibite lehendakaria buru duela, sektorerako foru lege proposamena aurkeztu du gaur Industria Foroan; proposamen hori, teorian bederen, hainbat elkarte, patronal, kluster eta sindikaturen parte-hartzearekin idatzi dute. Hala ere, aurkeztu dutena ikusita, LABen haserrea adierazi nahi dugu, ez dituelako kontuan hartu sindikatu honek egindako ekarpenak, kalitatezko enplegua eta aberastasunaren banaketa defendatuko dituen trantsizio ekologikoari begira.

Osakidetzaren inguruko akordioak agerian utzi du orain arte egin diren langileekiko politikak aldatu behar direla

EAEko parlamentuan gaurko egunez EAJ, EHBildu eta PSE alderdiek onartu duten akordioak baieztatu egiten ditu sindikatutik eremu horretan salatu izan ditugun arazoak.

Garraiolari bat hil da lan-istripuz Nafarroan

Gaur goizean langile gipuzkoar bat zendu da gai arriskutsuak garraiatzen ari zela Lodosan. 2024an dagoeneko 10 garraiolari hil dira Euskal Herrian. Orotara, 43 langile hil dira lan istripuz, laneko gaitzak aintzat hartu gabe.