2024-11-22
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaAinhoa Etxaide: "Ez da egia AHTa atzera bueltarik ez duen proiektua denik;...

Ainhoa Etxaide: “Ez da egia AHTa atzera bueltarik ez duen proiektua denik; ez dago egina”


LABek eta ELAk inoiz egin ez den azterketa bat eskatu diote EKOPOL ikerketa taldeari, AHT proiektua zertan den eta egitasmoaren bilkaeran Euskal Herriak zenbat galdu duen ikusteko. Bada, ikerketa hori osatu dute dagoeneko, eta txostena gaur aurkeztu dute Bilbon, Roberto Bermejo, David Hoyos eta Gorka Bueno unibertsitate irakasleen eskutik. LABeko idazkari nagusiak azaldu du ikerketa enkargatzeko arrazoia: “Gure helburua eztabaida eta mobilizazio soziala surpertzen laguntzea da”.

“AHTa gelditu egin behar da, alternatibak badaudelako, askoz ere emankorragoak, herritarren arazok konpontzeko balio dutenak; askoz ere merkeagoak, jada dagoena aprobetxatzeko aukera ematen dutelako; eta askoz ere zuzenagoak, ingurumena zainduz egin daitezkeelako”. LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek AHTaren proiektuaren zentzugabekeria salatu du, proiektuaren inguruko ikerketa akademikoaren aurkezpenean.

Hain zuzen ere, proiektuak interes ekonomiko pribatuei erantzuten diela berretsi du, “eta horretarako, noski, guk ez dugu alternatibarik proposatzen. Guk diru publikoa jendartearen mesedetan eta jendartearen bizi baldintzak hobetzeko erabiltzea exijitzen dugu”.

Eztabaida itzali xamarra dagoela onartu du, eta horrek gobernuen alde jokatzen duela ohartarazi. LABek borroka honetan 30 urte eman dituela azpimarratu du, eta ikerketa eztabaida eta mobilizazio soziala berpizteko helburuarekin enkargatu zutela adierazi du, ELArekin batera.

Ikerketa eskatzerakoan “diskurtso ofiziala” desmontatzea bilatu dute bi sindikatuek, Etxaideren hitzetan. “Ez da egia AHTa atzera bueltarik ez duen proiektua denik; ez dago egina, sekulako arazoak daude proiektu hau burutzeko eta denborak erakutsi du erabaki zentzuzkoena proiektu bertan behera uztea dela. Gure iritzia edo susmoa zena datuetan oinarritutako baieztapen bat izan zitekeen ikusi nahi genuen. Eta hala da, ikerketak arrazoia ematen digu”, azaldu du.

Hortaz, txostena argitaratuta, borroka honetarako tresna berri bat dugula azpimarratu du. “Gaur plazaratzen dugu ikerketa, gaurtik aurrera tresna berria dugu eragileekin mobilizazioa nola berpiztu eztabaidatzeko. Dokumentua egin duten unibertsitako kideei eskertu nahi diegu ekarpena. Egindako ikerketan sartutako denbora, ahaleginak. Tresna bat gehiago dugu kontrako jarrera zabaltzen jarraitzeko. Instituzioetatik ezarri nahi den ixiltasunaren aurrean, zenbat eta ahots gehiago egon, orduan eta aukera gehiago herritarrengana gure mezua iristeko”, erantsi du.

Hasierako argudio berak

LAB hasiera-hasierako argudioak defendatzen ditu, proiektua ez delako beharrezkoa, ez dituelako arazoak konpontzen. Joan etorri gehienak eskualde barruan egiten dira, ondoren herrialdean zehar eta gutxi batzuk hiriburuen artean. Ez da beharrezkoa.

Joan etorri gehienak langileek eta ikasleek egiten dituzte, ez dago benetako zerbitzu publikorik dagoen beharra bideratzeko. AHTra doan dirua ez da benetakoak eta egunerokoak diren arazoak konpontzeko. Ez du ezer konpontzen.

Izugarrizko kalte ekonomiko, sozial eta ingurumenezkoak izango ditu eta onura sozialik batere. Irabazi piloa enpresa gutxi batzuentzat, hori da justifikazio bakarra. Proiektuaren defendatzaileak eta exekuzioa egiten ari direnek ez dute bideragarritasun planik aurkeztu. 30 urte pasa dira proiektua inposatu zaigunetik.

Proiektuaren finantziazioaz dakiguna da diru publiko itzela erabiliko dela interes pribatuak bilatzen dituen proiektuan, diru publiko itzela desbideratuko dela enpresa pribatu batzuetara jendartearen bizi baldintzak hobetzera bideratu beharrean.

Proiektuaren finantziazioaz dakiguna da gastua igotzen ari dela (9.000 milloi gehiago) baina ez dakigu zenbaterainokoa izango den kostua. Ez dago benetako ikerketarik azken kostuaren inguruan.

Ez dakigu zein zerbitzu eskainiko dituen. Baina badakigu ez ditugula behar eta dena dela geuk ordainduko ditugula, administrazioak ez du esaten ze kudeaketa gastu ordainduko dituen.

Hirugarren argudioa da, LABen ustez, pisuzkoena. AHTa gelditu egin behar da badaudelako alternatibak, askoz ere emankorragoak, herritarren arazoak konpontzeko balio duten neurrian; askoz ere merkeagoak, jada dagoena aprobetxatzeko aukera ematen dutelako; etta askoz ere zuzenagoak, ingurumena zainduz egin daitezkeelako.

30 urte hauetan proposatu eta eskatu dugu trenbide sare egoki bat egitea. Eskatu dugu errepideak, portuak eta trenbideak bere osotasunean hartuko dituen eta elkarlotuko dituen eredura jotzea. Eta entzungor egin digute. Proiektuaren funtsean dagoen auziagatik: kontua ez da nola konpontzen ditugun mugikortasun arazoak, proiektuak interes ekonomiko pribatuei erantzuten die eta horretan, noski, sindikatuak ez du alternatibarik proposatzen. LABek diru publikoa jendartearen mesedetan eta jendartearen bizi baldintzak hobetzeko erabiltzea exigitzen dugu.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.