2025-04-13
HomeIdazkaritzakEuskara IdazkaritzaOsasungintza euskalduntzearen aldeko langile ekimenarekin bat egin dugu

Osasungintza euskalduntzearen aldeko langile ekimenarekin bat egin dugu

Abiatzear den Korrikaren testuinguruan, Gasteizko Osakidetzako langile multzo batek osasungintza euskalduntzearen aldarria zabaldu berri du eta, martxoaren 30ean, Korrikan kilometro batekin parte hartzeaz gain, Gasteizko Santiago eta Txagorritxuko ospitaleetan osasungintza euskalduntzearen alde dauden langileekin argazki bat atera dute.

LAB sindikatuaren ustez, osasungintza euskalduna izateak duen garrantzia eta Gasteizko langileen ekimenaren eredugarritasuna kontutan harturik, ekimen hauetan parte hartzeko deia luzatzeaz gain, martxoaren 30ean Osakidetza osoko LAB sindikatuko delegatu guztiak Santiago ospitaleko argazki masiboan parte hartu dugu.

Gogoratu nahi dugu osasungintza euskalduna izan arte ez dugula kalitatezko osasungintzarik izango Euskal Herrian. Bestetik, azpimarratu nahi dugu lan orduetan euskaraz aritzea, lana euskaraz egitea, euskaraz komunikatzea, langileon eskubidea dela. Zoritxarrez, sarritan Osakidetzako langileoi errespetatzen ez zaigun eskubidea. Salatu nahi dugu, gainera, Jaurlaritza eta Osakidetzako arduradunek inoiz gutxitan hartzen dituztela kontutan euskaraz lana egin nahi duten langileen hizkuntz eskubideak, eta gaur gaurkoz, nahiz eta araudian eskubide hori jasoa dagoen, ez direla neurriak hartzen aukera hori errespetatua izan dadin.

Asko gara Osakidetza euskaldun baten alde egiten dugun langileok Donostian, Bilbon edota Gasteizen ere.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...